Berrehun pertsonatik gora deituta daude 2015eko Enplegu planaren hautzatze-probetara

16.03.15
Ekonomi Sustapena

Berrehun eta hiru pertsonek izena eman dute 2015eko Enplegu-planaren lehen fasean parte hartzeko. Hiru hilabeterako kontratuaz hogeita lau (24) plaza horien hautatze-prozesua aste honetan hasiko da, hain zuzen ere martxoaren 18ko asteazkenean. Egun horretan lehenengo proba egingo baitu Udalak, udaletxeko atikoan. Hautagai kopurua zabala denez gero, hiru txanda antolatu ditugu alfabetoko ordenari jarraiki eta hori ordutegi izanen dira: lehen taldeak proba psikotekniko goizeko 8:30etan egingo du, bigarrenak 10:30eta eta, hirugarren eta azkenak, eguerdiko 12:30etan. Lekua bera izango da guztientzat, udaletxeko atikoa. Lehen proba psikotekniko hau baztertzailea izango da eta, emaitza onenak lortzen dituzten lehen 50 pertsonak, bigarren probara –elkarrizketara- pasako dira.

Lehen proba horretara deituta dauden pertsonen zerrenda, jada, ikusgai dugu webgune honetako iragarki-ohol digitalean. Eta paper fisikoan ikusgai jarri ditugu udaletxeko hainbat eraikin eta zerbitzutan: Torreta Etxean (Enplegu zentroan), Abipuntun, kaleko ohol informatiboetan –Mupiak- deritzagunetan, eta guztion ezagutzarako, baita ere Betiondo kirol gunean eta udal kiroldegian nahiz Gizarte Zerbitzu eta Kulturako alorren barne daudenetan (liburutegian, Lobiano eta Gizarte Zerbitzuetako bulegoan).

Zerrendatan interesa agertu eta izen eman duten pertsonen izen-abizenak ematen ditugu, kontratazioak norgehiagoka bidez egingo ditugulako, gardentasuna eta aukera berdintasuna bermatze aldera. Irizpide hori mantenduz, lehen proba gainditu eta elkarrizketara pasatzen direnen zerrendak ere argitara emango ditugu webgune honetan. Bigarren proba martxoaren 23tik 27ra bitarteko astean egingo dugularik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena