Europako zinerik onena Ermua Antzokian ikusgai asteburuan
Aste honetako zine programazioa jai egunean hasiko dugu. Zineklubean Alice Rohrwacher zuzendariaren El país de las maravillas filma italiarra ikusi ahal izango dugu. Filmak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen iaz Canneseko jaialdian eta aktoresa onenarena Sevillako zine jaialdian eta Gidoi onenarena Mar del Platakoan. Gelsomina gurasoekin eta hiru arrebekin bizi da Umbriako herri txiki batean. Gurasoak bertara joan ziren zibilizaziotik ihesi, eztia egitera dedikatzeko asmoz. Familia bizi duen oreka naturala laster kolokan jarriko da. Emozionantea eta hunkigarria, El país de las maravillas filma dibertigarri eta gozoa da, bizi eta xarmagarria. Aktoreen artean Monica Belluci dugu. Filma jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, arratseko zazpi eta erdietan Calvary ikusi ahal izango dugu, John Michael McDonagh zuzendutako komedia beltza. Interpreteen artean Brendan Gleeson dugu, zeinak lan bikaina egiten duen. Lanak polizia zinea, komedia eta fedearen inguruko hausnarketa uztartzen ditu, emaitza indartsu eta dibertigarria izanik. James abade ona da, bere parrokian dituen arazoak atsekabetu egin dutena. Giroa nahastu eta okertu egingo da, eraila izateko mehatxua jasotzen duenean. Umore eta dramaren arteko oreka du, hizketaldi distiratsuak eta Gleesonen lan bikaina, horri esker aktore onenaren sarirako izendapena jaso zuelarik Zine Europarraren Sarietan. Zine onaren zaleek ez lukete galdu behar. Calvary larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigaren proposamena Ruben Östlund zuzendari suediarraren Fuerza Mayor titulua da. Drama psikologikoa eta bisualki txundigarria. Familia bat Alpeetara doa eskiatzera. Hoteleko terrazan bazkaltzen ari direla elur-jauzia gertatzen da eta panikoa izango da nagusi. Ebbak Tomas senarrari eskatzen dio seme-alabak babesteko, baina honek alde egiten du bere burua salbatu nahian. Tomasek familiaren konfiantza berreskuratzeko ahaleginetan dago. Serio eta dibertigarria da aldi berean, Fuerza Mayor filmak agerian uzten du muturreko egoeren aurrean gizakion jokaera harrigarria izan daitekeela. Aipamen ugari jaso ditu; aipatzekoak direlarik esaterako, Filma onenaren izendapena Zine Europarraren sarietan, Zine Suediarraren sarietan ere 6 sari jaso dituelarik, filma eta zuzendari onenarenak tartean. Sevillako Zine jaialdian filma eta gidoi onenaren saria eskuratu zuen eta Cannesekoan epaimahaiarena, beste hainbaten artean. Oso zirraragarria da, ikuslea harrapatu eta azken minutura artean tentsioa mantentzen duen horitakoa. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.
Haur eta gaztetxoentzako emanaldian, igande arratseko 5etan Disney faktoriaren azken arrakasta ikusi ahal izango dugu. Bere titulua Into the Woods da, eta Meryl Streep eta Johnny Depp dira aktoreak, Grimm anaiek idatzitako istorio ospetsuen tramak elkarlotzen dituelarik. Umorezko musikal hunkigarria, familia guztiaren gozamenerako aproposa.
Azkenik, gogorazten dugu oraindik orain posible dela martxoko bonoa erostea, zeinak 14,4 euro kostatuko zaigun.
Argibide gehiagorako ikus, Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa