‘Berbetan’ jardunaldien azken ekitaldia

17.03.15
Euskara

Berbetan jardunaldiak bere azken txanpan sartu dira. Biharko egunean –martxoaren 18ko asteazkenean- Lorea Agirre kazetari eta antropologoak eta Maialen Lujanbio bertsolariak emango diete amaiera aurtengo edizio eta programari: Atzera begira, aurrera egiteko hitzaldiaz.

Azkenengo honetan, Euskararen normalizazioaren alde orain arte izan eta egin duguna baloratu eta egiteko daukaguna irudikatuko dute bi hizlari gonbidatuek. Arratsaldeko 19:00etan Lobiano Kultur gunean. Benetan interesgarria izango da, anima zaitez!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko