Badator 19. Korrika!

20.03.15
Euskara

Korrika lasterketa herrikoia Ermura iritsiko da etzidamu, astelehenean, arratsaldeko lau eta erdietan, aurreikusitako ordutegia betez gero. Hori dela eta herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau zabala antolatu da egun horretarako. Jarduerak egun osoan zehar gauzatuko dira.

Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Ongarai eta Sallabente ikastetxeek Korrika txikia antolatu dute. 15:15etan hasiko dute lasterketa Sallabente ikastetxean eta 16:00etarako plazan elkartuko dira.

Ibilbidea ondokoa izanen da; Sallabenten hasi, trenbide azpitik sartu eta Goienkalera irudi dendara artean, bertatik eta ezkerrerantz segiz VI. Mendeurrenetik San Pelaiorantz. Eroski aurretik pasa eta Zurich tabernan ezkerrera egingo du lasterketak Diputazio kaletik merkaturen eraikineraino. Puntu horretan Seigarren Mendeurrena hartuko da berriz, Zubiaurretik herriko plazara sartzeko.
Ondoren 16:30ean Mallabitik Korrika helduko zaigu eta denok batu ahalko gara Urepetik Bilboraino euskararen alde doan lasterketa honetan.

Ondoren, aurreko edizioetan egin den legez, alargunen elkarteak 18:00etan txokolatada eskainiko diete bertaratuko diren ume guztientzako eta jarraian, arratsaldeko 18:15ean Ermuko Udalak antolatutako erromeria izango dugu Luhartz taldearekin.

Eguna amaitzeko merkatu plazan afari autogestionatua izango da 20:30etatik aurrera

Korrika Mallabitik sartuko da 16:30ean, herria zeharkatu ostean, eta herriko hainbat taldek eskuz esku lekukoa pasa eta gero, Eibarrera joko du, bere ibilbideari jarraituz aurreikusitakoaren arabera

Ikusi azken edizioko argazkiak:

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin