Igerileku txikia eta SPA bi egunetan itxita izango mantenu lanak egiteko
Ermuko kiroldegiko igerileku txikia eta SPA itxita eta zerbitzuz kanpo egonen dira bi egunez, martxoaren 28ko larunbatetik 30eko astelehenera bitartean, Udal Kirol Erakundeak iragarri duenez.
Zerbitzu horien geldialdi teknikoa izanen da, Osasun arauek ezarritakoari jarraiki aldiro derrigorrez garbitu eta mantenu lanak egin behar zaizkiolako, hain zuzen sei hiletik behin –urtean birritan-.Igerileku txikia eta SPA itxita geratuko dira martxoak 28 larunbateko eguerditik martxoaren 30eko iluntzera bitartean, biak barne.
Erakundeak igerilekua bete eta zerbitzua normaltasunez irekitzea espero du martxoaren 31n, asteartean, baldin et ahori ekiditen duen eragozpenik ez bada izaten. Ermuko UKEk erabiltzaile guztiei eragozpenak barkatzeko eskatzen du, aldez aurretik.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira