Enplegu Planaren barneko proba psikoteknikoaren emaitzak eta elkarrizketarako ordutegiak argitaraturik

23.03.15
Ekonomi Sustapena

2015eko Enplegu-planaren lehen fasearen baitan hiru hilabetez hogeita lau (24) peoi eta ofizial kontratatzeko hautatze-prozesuari aurrera jarraitzen du. Tokiko Garapen eta Langileak Kudeatzen duen alorrak lehenengo probaren –psikoteknikoaren- emaitzak eta puntuazio altuenak lortu dituzten hautagaien zerrenda argitara eman ditu, zeina berrehun eta hiru pertsonek bete zuten aurreko asteazkenean udaletxeko atikoan. Eta baita plazaratu ditu bigarren probara –elkarrizketa pertsonalera- pasako diren hautagaien izen-abizenak, eta bakoitzari egokitutako ordutegia. Lekua guztientzat berbera da, alorraren egoitza hain zuzen ere, Torreta Etxea Bizkaia Etorbidearen 15ean dagoena-. Bertako telefono zenbakia 943 17 91 51 da eta posta elektronikoaren ontzia: dl@udalermua.net.

Bigarren probara –elkarrizketara- proba psikoteknikoan emaitza onenak lortu dituzten 50 pertsonak pasako dira, lehen horren izaera baztertzailea baitzen. Elkarrizketak martxoaren 24 eta 25ean, astearte eta asteazkenean (eta 26an ostegunean) zehar eginen dira.

Prozesuaren inguruko agiri eta informazio guztia iragarki-ohol elektronikoan duzue ikusgai, guk horretara lotura zuzena uzten dizuegularik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat