Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Txo, Mikmak txikia' dakartzate Ermua Antzokira

25.03.15
Ermua Antzokia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Txo, Mikmak txikia’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 27ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan bigarrena. Sarrerak 6 euro balio du eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta horren bere webgunearen erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda edo takilan bihar bertan. Antzezlan hau aproposa da 3 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Txo Mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik etorria. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dugu: mundua aldatzeko batu gara, izan ere aitona Roke arotza baita eta egurrezko ametsak esnarazten ditu. Plastiko-zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan itsasontzi berria egingo dugu, eta enbata guztien gainetik, txiri-buelta emango diogu munduari.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu