Martxoko zine programazioari amaiera emango diote Selma eta Samba filmek

25.03.15
Ermua Antzokia

Osteguneko ohiko zineklubak hasiera emango dio martxoko azken asteko zine programazioari. Aste honetan Laburbira ikusi ahal izango dugu, zeinak iazko urtean egindako metraje laburren bilduma ekarriko digun Euskal Birusa taldearen esker. Aurtengoa hamabigarren edizioa da eta zortzi lan labur ekarriko dizkigu, beste hainbeste zuzendari euskaldunek egindakoak. Horien artean Koldo Almandoz, Asier Altuna –Aupa Etxebeste, Urte Berri on, Amona! eta Bertsolari bezalako tituluen autorea- edo Lucio dokumentala grabatu zuen Aitor Arregi bera. Emanaldian izan eta ikusleekin solasean arituko da ‘Arconada’ tituluaren egile Asier Urbieta. Emanaldiaren ondoren bertaratutakoek berarekin hitz egiteko aukera izango dute. Gainera ‘Kometak’ tituluko lana ere ikusi ahal izango da, Ermuko Gazte Asanbladak antolaturiko herriko labur metrajeen lehiaketako lan irabazlea. Autoreak Eider Gisasola eta Hiart Redondo dira, bikotea bertan izango delarik saria jasotzeko. Laburbira ohiko ordutegian ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertziala ikusteko aukera larunbatean izanen dugu, arratsaldeko zazpi eta erdietan Samba tragikomedia frantsesa proiektatuko baita. Zuzendariak Eric Toledano eta Olivier Nakache dira, aurretik ‘Intocable’ lan arrakastatsua sinatu zutenak. Aktore protagonistak Omar Sy komikoa eta Charlotte Gainsbourg dira, immigrazio eta adiskidetasuna ardatz dituen komedia sozial honetan. Alice gazte exekutiboa da, estresarengatik lana lagatzen duena. Burua entretenitzearren GKE batean kolaboratzen hasten da, bertan Senegaleko Samba gaztea ezagutzen duelarik. Mutila ederra da, karisma du eta baita saltsatan sartzeko erraztasuna ere. Salma filma zintzoa da, zeinak ez die hutsik egingo Intocable lanarekin gozatu zutenei. Sy eta Gainsbourg aktoreen arteko lan interpretatiboa eta norgehiagokak azpimarratzea merezi du. Eta baita luzatzen duten mezua, ez baita efektismoan erortzen ez eta sentimentalismo baxuenean. Samba filma entretenigarria eta aniztasuna harrotasunez aldarrikatzen duena da. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Ava DuVernay zuzendariaren Selma izeneko drama historikoa da. Filma Selma hiriko gertakizunen berregite historiko aparta da, non Martin Luther Kingek beltz koloreko pertsonen boto eskubidea aldarrikatzeko martxa hasi zuen lekuan. Selma lan bikaina da, bazterrak harrotu dituenak kritikaren ustez aurtengo Oscar sarietan abesti onenaren saria baino askoz gehiago merezi zuelakoan baitu. Polemikatik kanpo Selma filmak kritika ez ezik publikoaren babesa ere bereganatu du, lehenek urteko lan onenen artean kontsideratu baitute eta bigarrenek takilan gustatu zaiela erakutsi baitute. Emozioz beteriko lana, narrazio gogoangarria, historia gertatu bezala gordin kontatzen duena eta mundua hobera aldatzeko ametsaren erakusle. Selma larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurren emanaldiari dagokionez igande arratseko 5etan Yugo eta Lala titulua duen animaziozko filma ikusi ahal izango dugu. Oso dibertigarria etxeko gaztetxoenentzat. Yugo eta Lala euskaraz proiektatuko dugu.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan