Ongarai parkeko ur-jolastoki berria laster amaituko da

27.03.15
Erakundea

Ongarai parkean egin berri den ur-jolastokia datorren udan zabalduko da, urtaro berria iristearekin batera. Ekipamendua HPC Ibérica enpresak eraiki du, zeinak egikaritze-proiektua ia bukatzear duen. Asteazkenean, Udalbatza kideek zonaldea nola geratzen ari den ikustera hurbildu ziren asteazken goizean lan-batzordeak bukatu ondoren. Zinegotziek instalazioan egin zen lehenengoetariko funtzionamendu probaren lekuko izan ziren. Proiektuaren kostua 382.319 euro izan dira, BEZ barne.

Ur-jolastoki berri hori Ongarai auzoan dugu, Betindon hain zuzen ere, erabilera zehatzik ez zuen eremuan, ur biltegitik hurbil, ikastetxeen ortuaren alboan eta skate pistaren zonaldean. Eremuan hirurehun metro karratu ditu, gutxi gorabehera, eta urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu (kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura biltzen eta ondoren kulunkaz irauli egiten duen ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena modu ikusgarrian). Jolas eremuak 45 x 25 metroko tamaina du eta jolasean bustitzekoa 21 x 15 metrokoa da, beste forma irregularreko hainbat dituelarik, guztira mila berrehun eta hirurogeita bost metroko azalera izanik guztira.

Eremuan belar artifizialeko gunea ere badago, bankuan eta paper ontziak ere jada ipinita daudelarik. Laster, komuna ere ipiniko da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26