Ermuak bat egin du ‘Planetaren ordua 2015 ekimenarekin’ eta bi plazatako argiak itzaliko larunbatean

26.03.15
Ingurumena

WWF erakundeak mundu guztirako egin duen "Planetaren Ordua 2015" deialdiari atxiki eta horrekin bat egiteko erabakia hartu du Ermuko Udalak. Hori horrela, ordu betez Orbe eta San Pelaio plazako argiak itzaliko ditu larunbat iluntzean, zortzi eta erdietatik bederatzi eta erdietara bitarteko tartean. Hirurogei minutu ilunetan, klimaren aldaketari aurre egiteko munduko mobilizazio eta parte-hartze kanpainarik handiena gure planetako ingurumena babesteko xedez. Keinu bakoitzak, asko balio du.

Ekimena klima-aldaketaren aurkako sinbolo bilakatu da eta aurtengo edizioa bereziki garrantzitsua da, izan ere, abenduan, Parisko Gailurrean, klimaren aldeko akordioa onartzeko erronka baitute mundu osoko gobernu buruek. Akordio horren helburua klima-aldaketa kontrolatu ahal izatea da, hala inpaktu ekologiko, ekonomiko eta sozial kaltegarrienak saihesteko.

Abian jarri zutenetik, 2007. urtean, Planetaren Orduak garrantzi handia hartu du, eta ekitaldi sinboliko izatetik munduko ingurumen-kanpainarik handiena izatera igaro da. Udalsarea 21ek ekimenean parte hartzera eta kanpaina zabaltzera animatu ditu bere erakunde kideak. Ermuak, Bilbok, Donostiak, Getxok, Irunek, Ozaetak, Errenteriak eta Gasteizek kanpainarekin bat egin dute dagoeneko. Kanpaina hainbat erakunde eta giza talderi dago zuzenduta: udalak, herritarrak, ikastetxeak, elkarteak eta enpresak. Pertsona orok eta keinu orok du garrantzia aldaketa global bat lortzeko; guztiok gara konponbidearen zati.

Hasi da atzerako kontaketa: jar zaitez martxan, eman izena eta erabili zure indarra mundua aldatzeko.

Larunbata, martxoak 28, 20:30etik 21:30era. Itzali ezazu argia!

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26