Udaberrirako irakurketa gomendatuak
Ermuko udal Liburutegiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
Udaberrian ze berri? izenburupean adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak familia artean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak, Bigarren atal Lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Badugu atal berezi bat ere, bertan haurrentzako arte garaikideari buruzko batzen dira.
Gidako materia guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era (digitala, paperean..) erabakiko du.
Elkarlan honek, gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza, baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du. Lankidetza honek ere eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean esperientzia-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"