Liburu digitalak deskargatzeko laguntza eta aholkularitzak
Liburutegian Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak (EIPS) martxan jarri duen liburu digitalen mailegua erabiltzen laguntzen dizugu. Zerbitzu berri hau eLiburutegia deitzen da liburu digitalen deskarga sistema legala da.
Erabiltzeko baldintzak hiru dira, lehenengoa Liburutegiko (edo EIPSko liburutegiren bateko) bazkide izan eta zure erabiltzaile eta pasahitza ezagutu (ez badakizu, galdeiguzu). Bigarrena Interneteko konexioa eta Adobe Digital Editions programaren ID bat eduki. Hirugarrena liburu elektronikoen irakurgailu bat, smartphone, tablet edo ordenagailu bateragarria eduki.
Liburutegian zerbitzu honi buruzko zalantza guztiak argitzen laguntzen dizugu eta horregatik laguntza pertsonalizatua izango dugu ostiral guztietan (jaiegunak izan ezik) goizeko 9:30tik 10:00era eta arratsaldeko 16:30tik 17:00ra. Ekarri zure gailu elektronikoa eta lagunduko dizugu.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"