Dxusturi Teatroa, 'Konpota' antzezpena dakar Lobianora
Dxusturi Teatroa konpainiak ‘Konpota’ tituluko muntaia dakarkigu Ermuko Lobianora. Antzezlana Philippe Gaulierrek idatzitakoa da –jatorrizko hori Antton Lukuk euskaratu duelarik- eta Pablo Ibarluzeak zuzentzen duelarik. Ikuskizuna arratseko zortzietan hasiko da. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Aktore bakarra Eneritz Artetxe da, bakarkako saia baita. Antzezpena euskaraz izango da eta horrek laurogei minutu iraungo ditu.
Sinopsia
“Jaun xarmant hura eskertu nuen. Eta zin egin nion neure buruari, izena ahaztu dudan fruituak ez zuela adarrean eskegita askorik iraungo.”
“Baina koño, non jarri dut familia argazki hori?”
“Bere arbolari dudu maitea deitzen dion morroiak, psikoanalista bat behar du berehala, psikoanalista multi tekniko bat. Inork ez dio bere arbolari dudu maitea deitzen, primerako papardoa ez bada behintzat.”
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu