Apirileko zine programazioak 17 filma ekarriko dizkigu Ermua Antzokira
Ostegunean zine programazio berriari hasiera emango diogu Ermua Antzokian. Hilero bezala, programazioa hautatzen duten kolektibo eta Kultura saileko langileek Espainiako, Europako eta Estatu Batuetako onena uztartzen ahalegindu dira. Horretarako zine komertziala eta independentea ekarriko digute, hileroko legez kalitatea jomuga izanik egiten dizkiguten proposamenetan. Apirileko programazioak zine komertzialean zortzi filma ikusi ahal izango ditugu, zineklubean bost eta haur eta gaztetxoen atalean beste lau, hain zuzen ere.
Hilero egin bezala Lobianon nahiz takilan bonoa erosi ahal izango dugu, horri esker komertzial eta zineklubeko filma bakoitza 1,2 €uroren truke ikusi ahal izango dugu. Apirileko bonoak 15,6 euroren kostua du.
Asteko zine programazioa ostegunean hasiko dugu, jaieguna izan arren. Aste honetan Maps to the stars filma ikusi ahal izango dugu David Cronemberg zuzendari kanadarrarena. Zuzendaria Crash, Una historia de violencia edo Promesas del Este tituluen aipagarrien autorea ere bada. Stafford Weis entrenatzaile pertsonala d, bere bezero nagusia aktoresa ospatsu bat delarik, zeina bere amak 60. hamarkadan egin zuen paper bere interpretatzear dagoena. Parte hartzen dute aktore sorta ederra: Mia Wasikowska, John Cusak eta Oscar, sriaren azken irabazlea, Julianne Moore. Maps to the stars komedia beltza mingotsa da, zinearen mundua ardatz hartzen duena. Izarren sistemaren inguruko satira gordina da. Filma ausarta, autentikoa, aldi berean inspiratzaile eta barre-eragilea. Maps to the stars ohiko ordutegian, ilutzeko zortzi eta erdietan, ikusi ahali zango dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, arratseko zazpi eta erdietan Negociador titulua ikusi ahal izango dugu lehen aldiz, Borja Cobeaga zuzendariaren azken lana. Komedia bitxia da Jesus Egiguren sozialistak ETA bandarekin izandako negoziazioetan oinarritzen dena, biolentziari amaiera emateko lehen hazia. Filmak umore beltza eta esperpento ukitua du, barre araziko gaituena. Negoziatzailea filma ausarta da, larrigarria eta, behar bada, beharrezkoa. Lanean jarri ditu Josean Bengoetxea, Carlos Areces, Raúl Arévalo, Secún de la Rosa eta Ramón Barea aktore sorta bikaina, azkenaren lanak azpimarra merezi duelarik. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuan ikusi ahal izango dugun bigarren proposamena Chappie iparamerikarra da, Neil Blomkamp zientzia fikziozko adituaren azken lana. Zuzendariak Distrito 9 eta Elysium aparta tituluak ere sinatu ditu. Thriller futurista bat da, akzioz eta dibertsioz beterikoa. Gizarte zapaltzaile baten legea betearazteko programatua dagoen Chappie errobota bizi da, baina talde batek bahitu eta birprogramatu egiten du sentitu eta bere kasa pentsatzerik izan dezan. Horren ondorioz bere bizitza edo iraupena arriskuan izango da. Bisualki txundigarria da, ikuslea harrapatzen eta istorioan murgiltzen duena azken minutura artean. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haurrentzako emanaldian, igandeko 5etan, Los caballeros del Zodiaco, la leyenda del Santuario titulua ikusi ahal izango dugu. Animaziozko filma japoniarra da, kalitate gorenekoa, zinera dakarrena TBan arrakasta izugarria lortu zuen seriea. Ikusgarria da bisualki, japoniarren lanetan ohikoa denez gero. Izarretako abenturak kontatzen dituen filma entretenigarria.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa