Eskuduntza sozial eta laboralak lantzeko tailerrak bukatu dira

30.03.15
Gizartea

Herrian eta langabezian ditugun herritarren artean tipologiak anitzak dira. Hainbatek ikasketak dituzte, aldiz, beste batzuk ez bere garaiak utzi edo ikasteko betarik izan ez zutelako; zenbaitek lanean izan dira gaztetatik krisia izan bitartean, eta orduan galdu izan dute enplegua, beste multzo batek aldizkako lana izan du, urte asko lanean jardun duten batzuek lan-esperientzia hori ez dute kontratuan islatua ikusi eta, egun dugun krisialdia, tarterik gabe geratu dira egungo lan merkatuan.

Poliki bada ere, arauturiko hezkuntza aldatzen eta eboluzionatzen doa, nahiz eta oraindik hezkuntzaren eta lan-merkatuaren arteko errealitatea lotuko dituen zubia egin gabe duten. Azken urte hauetan gure gizartean hainbat paradigma berri ditugu eta ezagutza teknikoa enpresak eskatzen duten zati bat besterik ez da.

Norbanako bakoitzaren konpetentzia edo gaitasunak, gatazka edo zailtasunei aurre egiteko estrategiak, komunikatzeko eta eguneroko egoerei aurre egiteko moduak, lengoajea, adierazpena eta irudi soziala; curriculum vitaea modu egokian prestatzea, eta abar… aspektu garrantzitsu eta ezinbestekoak dira enplegu bilaketa aktibo eta errealista bat egiterakoan.

Sartze Aktiborako Planak hainbat tailer ezberdin hartzen ditu barne, horien artean eskumen sozial eta laboralak lantzen dituena

Udal Gizarte Zerbitzuen espazio soziolaboraletik, Sartze Aktiborako Planaren barne, pertsonen lan merkatuan sar daitezen hainbat programa gauzatzen dira, norberari egokituriko ibilbidea dutenekin. Aipaturikoen artean gaitasun sozial eta laboralak lantzeko tailerra dugu, non talde tekniken bidez, gaur eguneko lan merkatura egokitu eta bideratzeko beharrezkoak diren oinarrizko tresnak ikasten dituzten parte-hartzaileek.

Tailer horiek Izarran, Enpresak Sustatzeko eta Pertsonak Trebatzeko Zentroan, egiten ditugu astelehenetik ostiralera bitartean eta 9:30etatik ordu bata eta erdietarako ordutegian, 44 ordu trebakuntza emanez.

2015ean zehar bi tailer egin ditugu, lehenak 16 pertsona bildu ditu eta otsailaren 23tik martxoaren 9ra bitartean gauzatu da. Bigarrena, ia jarraian egin da, martxoaren 10etik 26ra bitartean, horretan hamahiru pertsona aritu direlarik.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan