Iñigo Ugena kadeteak zilarrezko domina lortu du Espainiako altuera-jauzi Txapelketan

01.04.15
Kirolak

Iñigo Ugena kadeteak zilarrezko domina lortu du Espainiako Txapelketan, pertika-jauzi modalitatean. Txapelketa Sabadell hiriko pista estalian jokatu zen, martxoko hirugarren asteburuan.

Iñigo Ugena txapelketan sartu da, 3 metro eta berrogeita hamar zentimetroko jauzi onena egin eta gero. Gaztea izan arren, beterano baten moduan aritu zuen. Oso zentratua egon zen, urduritasuna uxatu, indarrak neurtu eta jauzi bakoitzean neurria igotzen joan zen, bere marka pertsonala hobetuz hainbat aldiz, 3 metro eta hirurogeita sei metrotan ezartzeraino. Zorte pittin bat gehiago izan balu, gorago ere iritsi zitekeelarik.

Nolanahi ere, lortutakoa marka handia da eta podiumeko bigarren lekura igotzea ahalbidetu zion. Domina zilarrezkoa izan arren, urrezkoaren zapore utzi dio Iñigori. Seguru aurrera eta lanean jarraitzeko adorea emango dioela, atleta bezala hazi eta hobetzen jarraitzeko.

Iñigok hala entrenamenduetan nola txapelketan gure udalak orain gutxi erosi eta atletismo klubaren esku utzitako pertika berriak erabili ditu. Material horri esker taldea taldeko atletek gainerakoen maila berean eta baldintza hobeagoetan daude, orain artean uzten zizkieten pertikak erabiltzen baitzituzten.

Bestalde, esan behar Antonio Cid lankide eta entrenatzailea ere Sabadellen izan zela Espainiako Txapelketan, berriki kadete eta jubenilen arduradun estatu osoan izendatu baitute. Kataluniara joan zen atleta gazte eta etorkizuneko txapeldunen teknifikazio saioak eta jarraipena egiteko. Dominak banatzeko ekitaldian parte hartu zuen.

Herriko atletismo taldeari buruzko informazioa guztia, beren webgunean duzue.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan