‘Perdiendo el Norte’ komedia arrakastatsua eta ‘Insurgente 3D’ filmak Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

14.04.15
Ermua Antzokia

Osteguneko emanaldiak Ermua Antzokian zine aste berri bati hasiera emango dio. Aste honetan Matthew Warchusek zuzenduriko ‘Pride ‘komedia britainiar dibertigarria ikusteko aukera izanen dugu. Pride Billy Elliot edo Full Monthy arrakastatsuen bideari jarraitzen dio. 1984an Thatcher aginduan eta lehen ministro dela, gobernuak iskanbila du Meatzarien Sindikatu Nazionalarekin. Gay izan eta harrotasuna adierazteko egunean aktibista taldea antolatze eta meatzarientzat dirua biltzea erabakitzen badu ere, eragozpen bat aurkituko dute. Benetako istorioa da Bill Nighy aktoreak protagonizatzen duena nahiz eta beste hainbat lankide ospetsu ere berrekin diren. Filma dibertigarri eta erakargarria da. Energiaz beteriko pertsonaiak ditu, dibertitu eta irribarreak ateratzen dituen lana da, ikuslea hunkitu eta fondo soziala ahantzi gabe. Lan distiratsua, zineaz gozatzeko aukera ematen duena. Zineklubaren ohiko ordutegian, iluntzeko zortzi eta erdietan. Jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda arubatean iritsiko. Pil pilean dugun eta Nahco G. Velillak zuzendu duen ‘Perdiendo el Norte tituluko komedia nazionala ikusteko aukera izanik. Promozio eta publizitateak adierazten duen bezala lanak benetako milaka istorioetatik edan du. Hugo eta Braulio unibertsitatean lizentziatu berri dauden bi gazte dira, lana aurkitu ezinean Alemaniara aukera baten bila joatea erabakitzen dutenak. Aktoreen artean Blanca Suárez, Malena Alterio, Javier Cámara, Carmen Machi eta José Sacristán ditugu, Yon González eta Julián López; protagonista den bikotea ahantzi gabe. Perdiendo el Norte filmak umore erromantikoa, familia kontuak eta kritika soziala uztartzen ditu. Lan-munduaz gizartean dugun etsipenak koktel arrakastatsua prestatze lagundu duelarik. Ikusgai larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Astebururako bigarren proposamena Divergente sagaren jarraipena izango da, zeinak Veronica Rothek sinaturiko eleberrietan oinarrituak daudenak: ‘Insurgente 3D’ . Protagonitak Shailene Woodley, Kate Winslet, Theo James eta Naomi Watts dira. Insurgente 3D honetan akzio, abentura, adrenalina eta espektakuloa gehiago ikusi ahal izango dugu. Efektu bereziez josita dator, 3D teknologiak horiek areagotu egiten dituelarik. Insurgente lanak espektakulu, entretenimendu eta grina biltzen ditu. Tris eta Cuatro oraingoan iheslariak dira, pertsonai boteretsu eta arriskutsuak jarraika dituztenak. Erudicción hiriko liderrek harrapatu nahi izatearen arrazoi ezagutuko eta bikotea, aske bizirauten saiatuko da.Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada.

Haur eta gazteentzako emanaldiari dagokionez, igande arratseko 5etan, ‘El libro de la vida’ ikusteko aukera izango dugu. Guillermo del Torok ekoiztutako animaziozko filma aparta da, kolorez, bizi eta energiaz beterikoa. Maisutasunez nahasten ditu gauza makraboak eta jai giroa. Ikusmenerako luxua da, zinemara hurbiltzen diren gazte nahiz helduei izugarri gustatuko zaiena. 95 minutu irauten ditu.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan