Ermuko dendek parte hartuko dute ‘Saltokitik Enpresara’ izeneko programan

14.04.15
Ekonomi Sustapena

Ermuko hainbat dendek parte hartuko beste urte batez ‘Saltokitik Enpresara’ izeneko programan. Ekimena Euskadin dugun denda jabe eta arduradunentzat pentsatua dago, enpresaren kudeaketa eta horren aurrean daudenen enpresa-gaitasunak hobetzeko xedez. Horretarako, saltokian egunero kudeaketarako dituzten erreminta eta metodologiak erabiliz.

Saltokitik Enpresara Eusko JaurlaritzakoEkonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Euskalitenlaguntzarekin, bultzatutako programa da. Teknikariek laguntza akzioak gauzatuko dituzte benetako –dendako- eszenan, partaideek tutoreak izanik beren lehiakortasuna, enpresa-eraginkortasuna eta negozioaren emaitzak hobetze aldera.

Ermuan sei dendek hartuko dute parte: Sagardui poltsak, Enter Informatika, Cande Moda, Sukei Erreformas, Orbe Toldoak eta Mariasun Loradenda. Programari esker seiak lan metodoak egoera erreal batean ezartzen ikasiko dute, lehiakortasuna hobetuz. Lehenengo saioa takdean egingo eta bihar, apirilaren 15eko asteazkenean egingo da, Enpresa Ekimenak eta Trebakuntza sustatzeko Zentroan.

Programaren baitan bezeroarekiko, merkatuarekiko, konpetentziarekiko eta tendentziekiko denden egoera ezagutu nahi da, besteak beste. Kudeaketa sisteman hainbat tresna txertatzeko: formatu berriak, praktika onak, eta abar… Azken batean, ezagutza eta ahalmen handiagoa eskuratzea negozioa hobe kudeatu ahal izateko eta erabakiak hartzeko.

Programaren barne ikusiko diren gaiak ondorengoak dira: planifikazioa, instalazioak eta ekipamendua, bezeria, ekonomi, hornitzaile eta erosketa atalen kudeaketa, pertsonak, zerbitzuak, jarduerak eta emaitzak.

Programa hainbat saio ezberdinetan egituratua dago: ikasketa praktiko eta taldekako trukaketak barne daudelarik, saioak merkataritzarako pertsonalizaturik daude eta une oro adituen laguntza eta tutoretza izanik.

Programa honek gure udalaren lankidetza eta koordinazioa du, Toki-garapeneko alorraren bidez. Argibide gehiagorako, idatzi jportugal@udalermua.net e-postontzira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat