Yllana taldeak 'The Gagfather' bere azken muntaia dakar Antzokira

15.04.15
Ermua Antzokia

Yllana” antzerki talde madrildarrak ‘The Gagfather’ izeneko muntai aurkeztuko digu aste honetan Antzokian, ostiral gaueko 22,15etatik aurrera. Taldeak bere azken antzezlana aurkeztera datorkigu. Yllanak taldeak berak gain hartu du zuzendaritza oraingo honetan. Obran parte hartzen duen laukoteak, ondoko aktoreek osatzen dute: Fidel Fernández, Luis Cao, Juan Fran Dorado eta Jony Elíasek. Sarrerak 12 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude Lobianon eta Kutxabank entitateko orotariko kutxazainetan eta bere wengunean eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan. Antzezlanak ordu eta erdi irauten du.

Sinopsia

Lau gangsterrek guztiz izututa dituzte herritar guztiak. Polizia batek, sistemaren ustelkeriaz kokoteraino polizia-talde berezi bat elkartuko du gangsterrak geldiarazteko.

Ongia gaizkiaren aurka, ala kontrakoa?

“Zine beltzari” egindako omenaldia, umore beltzez eta sormen ikaragarriz egina eta Yllana konpainiaren ikurra den keinu bidezko kodez eskainia. Hiriko bazter-zulo arriskutsuetara eta senik zitalenetara bidaia dibertigarria da honakoa, kritika eta ongiari eta gaizkiari buruzko hausnarketa eta guzti.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean