Norbereburua babesteko neurrien inguruko hitzaldia Nagusien Egoitzan

15.04.15
Gizartea

Eibarko Ertzain-etxeko agenteek norbereburua babesteko eta segurtasunerako neurrien inguruko hitzaldia emango dute bihar Ermuko ‘Pasialeku’ Nagusien Egoitzan. Ertzainek gomendagarri diren kontseiluak emango dizkiete edadetuei babesteko beharraz jabetu daitezen eta neurriak har ditzaten portaletan lapurtuak ez izateko edota banketxera tramiteak egitera doazenean –kutxazainean nahiz leihatilan eskudirua atera edo sartzera, eta abar-. Eta baita maiz eta ziklikoki ezagutzen ditugun iruzur eta maulen inguruan nola jokatu behar duten, hainbatek bihotz oneko pertsonez aprobetxatzen baitira bide horiek erabilita, bereziki edadetuak badira.

Hitzaldia arratsaldeko 5etan izango da eta ikus-entzunezko materiala erabiliko da. Baliabide horri esker, irudi eta grafismoei esker didaktikoago izanen da, ulergarriago suerta dadin. Jarduera Gizarte Ongizateko zinegotzigoak antolatu du.

Ertzaintzak noizean behin antzerako jarduerak eta herritarrei zuzenduriko sentiberatasun kanpainak gauzatzen ditu, kutxazain nahi aurrezki bulegoetan eragiketak egitera joaten garenean kontu izan behar dugula jabetzeko. Egitasmoak zenbait aholku erraz eta erabilgarri zabaldu nahi ditu erabiltzaileok kontzientzia gaitezen, pertsona ugarik, bereziki adinekoek, pairatzen dituzten lapurreta eta ebasketa kopurua gutxitzeko lagungarriak izan daitezkeelako.

Gure burua babeste aldera hartu ditzakegun hainbat neurrien artean ondokoak ditugu:

  • Sukurtsalerako bidean edo irteterakoan inork ez gaituela jarraitzen ziurtatzea.
  • Eragiketa bukatutakoan, inguruan gu kontrolatzen aritu den inor ez dagoela egiaztatu behar dugu. Edozein jarrera susmagarri ikusiz gero, edo norbaitek kontrolatu gaituela uste badugu, laguntza eskatu behar dugu Ertzaintzan, doako 112 telefono zenbakian.
  • Banku entitateetara beti egun eta ordu berdinetan ez joatea.
  • Hilabete osoko gastuetarako diru guztia aldi bakarrean ateratzea ez da segurua, are gutxiago egun seinalatuetan ateratzea, esaterako hileko lehen egunean edo soldata edo pentsioa kobratu ondoren.
  • Bankura joz gero, beti senide edo konfiantzazko lagun batekin joatea komeni da, bereziki adineko pertsonek.
  • Kutxazain automatikoen kasuan, entitate barrukoak erabiltzea komeni da, eta ez kalean daudenak, bereziki gauez, edo pertsona gutxi izaten diren tokietan edo orduetan.
  • Oso garrantzitsua da ateratako dirua berehala gordetzea poltsa, patrika edo diru zorroko toki seguru batean; eta kalean edo besteen begien bistan dirua edo libretak esku artean erabiltzerik ez da batere komenigarri.

Azkenik, edozein susmo izan edo lapurreta edo ebasketa baten biktima izanez gero, autorearen edo autoreen ezaugarri fisikoei eta arropei buruzko ahal bezainbeste datu gogoratzen saiatu behar dugu; segituan, Ertzaintzara deitu behar da, doako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko 112 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko