Lobianora ekarri du P. Zarrabeitiak 'Herriaren kolorea' tituluko argazki bilduma

16.04.15
Kultura eta Gazteria

Pedro Zarrabeitia bizkaitarrak argazkien erakusketa jarri du Lobiano Kulturgunean. Bilduma Lobianoko lehenengo aretoan jarrita dago eta hogei bat irudik osatzen dute. Bildumari ‘Herriaren koloreak’ izena jarri dio autoreak eta argazkietan nagusi dira kostaldeko irudi eta zehetasunak –ontziak, portuetako gauzak, eta abar-. Guztiak, koloretsu eta bizi-biziak.

Egileak bere lana ondorengo hitzekin aurkezten du: “Leku jakin batean ondo baino hobeto luzitu dute euskaldunek koloreak konbinatzeko ahalmena: arrantzarako itsasontzien koloretan, hain zuzen ere. Ezaugarri bikain horrek punturik gorena lortu du gure arrantzale-herrietan lehengo mendearen bigarren erdian, eta agerian geratu da bertako txalupa eta baxurako itsasontzietan. Ontziok egurrez egiten zituzten eta behin eta berriro pintatu, kresalaren erasoetatik babesteko”. [...]

Erakusketa zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean satorren apirilaren 27ra arte. Sarrera doan da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu