Zu euskaraz entzutea zein polita den jakingo bazenu!
Aurtengo VIII. Piropo lehiaketak marka guztiak apurtu ditu. 185 piropo jaso ditugu guztira eta epaimahaikideek bi sari eman beharrean hiru sari ematea adostu dute, piropo asko 14 urtetik beherakoek idatziak izan baitira eta maila onekoak asko eta asko. Beraz, ez da erraza aurtengo hiru lan saridunak erabakitzea eta eztabaidan luze aritu ostean hauek dira aurtengo saridunak.
Nagusien kategorian, Idoia Aranburu Loiartek eskuratu du lehen saria ondoko piropoarekin: “Zure musu piztia, nire gorputzaren berotasun guztia” berarentzako Donostiako ‘La Perlan’ zentroan bi pertsonentzako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta dastatzeko menua bertako Jatetxean.
Gazteen kategorian, hau da, 14-17 urte bitartekoentzako lan aukeratua Alazne Lópezen “Zu euskaraz entzutea zein polita den jakingo bazenu” izan da. Berarentzako Ermuko Merkatarien Elkarteko establezimenduetan trukatzeko 100 eurotako erosketa-txekea.
Eta, azkenean, parte-hartze handiak bultzatuta, sortu den kategoria berrian, hots, 14 urtetik beherakoentzako kategoria berrian, Ione Garcíak 50 euroko erosketa-txekea jasoko du, “Nora zoaz hain polit? Begi horiekin zuk nire bihotzean egin duzu klik” piropoari ezker.
Antolatzaileak pozik, eta eskerrak eman nahi dizkiete bide desberdinak erabiliz parte hartu duten lagun guztiei.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko