UKEk padeleko bi pistak irekiko ditu bihar
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) bihar zabalduko ditu Aritzmendi Frontoiaren ondoan eraiki dituen padeleko bi pista berriak eta eskuko bola-jokorako bolatokia. Pistak bihartik bertatik erabili ahal izango dira. Erabilera ordutegia ondorengoa izango da: astelehenetik ostiralera 8.00ak eta 22.00ak bitartean, larunbatetan 09.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara, eta, igande eta jai-egunetan 09.00etatik 13.00etara, hain zuzen ere.
Kirol eta joalaserako esparru berri honen eraikuntzak 350.000 euroko kostua izan du, gure udalak gain hartu dituenak. Proiektua Alvaro Perez de Amezaga arkitektoaren estudioarena da, lau hilabetez gauzatu den obraren zuzendaritza ere gain hartu duelarik.
Pistak eta bolatokia kokatu diren eremua udal pilotalekuaren atzeko aldean dago, San Pelaioko futbol-zelaiaren aldagela zaharren gainean, eta 1.000 metro karratuko azalera hartu du. Zonaldea urbanizatu da, jarlekuak eta farolak jarri direlarik.
Padeleko instalazio berriak estalita daude eta argiztapen artifiziala dute, eguraldia edozein izanik eta egun osoan zehar erabili ahal izateko. Estalpean polikarbonatoa erabili da, zeharrargiduna, ikusmenean duen eragina murrizteko asmoz. Pista biek inguruan kristala edo beira dute eta jokatzeko azalera belar artifizialekoa da.
Abonatuek alokairu gisa 4 euro ordainduko dugu orduko
Abonatuek zein ez direnek pista ordubetez erabiltzeagatik 4 euro ordaindu beharko dituzte, argia barne. Horrez gain, abonatu ez direnek beste 4,80 euro gehiago ordaindu beharko dituzte pistak erabili ahal izateko, sarrera gisa.
Carlos Totorikak instalazioetara bisita egin ondoren honako hitz hauek adierazi zituen “harro egoteko modukoak, eta erreferentziazko proiektu moduan hartu behar direla esan du, baita gure Hiriko jarduera fisikoaren eta kirolaren sustapenerako bitarteko paregabe bezala, baina inoiz ez luxua, kapritxoa edota beharrezkotzat ez den gastua”.
Jokalariek hasiera batean Kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte arropak aldatu eta dutxatzeko, nahiz eta etorkizunean Aritzmendiko aldagelak ere erabiltzea aurreikusita izanik. UKEk padel ikastaroak eskainiko dituela iragarri du.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da