'Apirilaren 23a' Liburuaren nazioarteko eguna
UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, data horretan Miguel de Cervantes y Saavedra idazlea, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Garcilaso de la Vega kronistaren heriotza (kasu guztietan 1616. urtean) gertatu zela oroitzeko.
Gure liburutegiak data hau bere erabiltzaileak sarituz ospatuko du, herriko liburu-dendatan deskontuak eskaintzen edo maileguko zerbitzua erabiltzen dutenen artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak oparitzen
Aurten, nobedade bezala, Liburutegiak ehun bat liburutegiko erabiltzailek zein laguntzailek parte hartzen duten bideo bat editatu du. Bertan adin guztietako pertsonak agertzen dira, euskarri eta hizkuntza desberdinetan irakurtzen. Liburutegiko langileek beraiek bideoaren grabaketaz eta edizioaz arduratu dira eta pozik daude ekimenak izan duen harrera ona eta parte-hartzaileek erakutsi duten gogo onarekin.
Bideoak irakurtze egintza agerian jarri nahi du, ozenki irakurtze egintza, ahopeka, bakarrik edo zure seme-alabei, liburuak, liburuxkak, apunteak, partiturak, ordenagailuaren pantailatik, telefono mugikorretik edo Ipad-etik, euskaraz, galegoz, katalanez, ingelesez, frantsesez, arabiarrez, gazteleraz edo txekiarrez.
Bideoa apirilaren 23an, osteguna, Orbe Kardinala Plazan jarriko den pantailan ikusi ahal izango da goizeko 11:00etatil 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Gainera, Liburutegiko Youtube kanalean ikusgarri egongo da.
Deskontu bereziak liburu-dendetan
Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizun eta egunarekin bat egingo dute. Egun horretan %10eko deskontua egingo dizkiote liburuak erosten dituzten bezeroei. Bezeroek liburutegiko txartela erakutsi beharko dute.
Irakurlearen Eguna
Hileko 23an Liburutegiak Irakurlearen Eguna ospatzen du. Ekimen honek liburuen mailegu zerbitzua sustatzea da, eta Liburutegiko liburuen mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonei saritzea. Bere artean liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak zozketatzen dira. Saritutakoak, haurrak zein helduak, hileko irakurleak dira eta beren argazkia liburutegiko webgunean argitaratzen dira.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.