'Mortdecai' eta 'Txarriboda' filmek apirileko zine programazioari amaiera emango diote

21.04.15
Ermua Antzokia

Astebukaeran amaiera emango diogu hileko zine komertzialaren programazioari. Nolanahi ere, osteguneko zineklubean filma aparta ikusteko parada izango dugu. Laura Poitras zuzendariaren Citizenfour tituluko dokumentala da, dokumental luzearentzako kategorian Oscar saria jaso duena aurtengoan. Dokumentala izan arren, bitxia da kritikak “urteko thrillerrik beldurgarriena’ bezala kalifikatu izana. Filmak CIA agentziako Edwar Snowden analistaren istorioa kontatzen du, zeinak Estatu Batuetako Seguritate Agentzia Nazionalak mundu osoan zehar pribatutasuna masiboki nola urratzen zuen kontatzen duen. Lan hau ikusi ondoren ez diozu berdin begiratuko zure telefonoari, zure ordenagailuko nabigatzaileari ez eta sare sozialetan duzun profilari ere. Citizenfour botere gehiegikeriaren kronika zoragarria da, salaketa kazetaritzaren generoko maisu lana. Oscar sariaz gain, zine Britainiarraren dokumental onenarentzat Bafta saria ere lortu du, baita atal bereko Independent Spirit Awards eta New York eta Los Angeles hirietako kritikariena. Citizenfour zineklubaren ohiko ordutegian proiektatuko dugu, iluntzeko zortzi eta erdietan, jatorrizko bertsioaz gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratsaldeko zazpi eta erdietan euskal zinematografiaren azken ekoizpena ikusteko aukera izango dugu: Txarriboda. Alvar Gordejuelak eta Javier Rebollok erdibana zuzendu dutena. Parte hartzen duten aktoreen artean Mikel Losada ermuarrarekin batera Itziar Atienza, Aitziber Garmendia eta Patxo Telleria ditugu. Txarriboda thriller kezkagarria da, Fran enpresari eta protagonistaren istorioa kontatuko diguna. Arazoak ditu emaztearekin eta bere fortuna kolokan ikusten duenez, emaztea hil eta desagerrarazteko plan konplexua lantzen du. Jakingo ez duena aurrean izango duen Clara poliziarekin topo egingo duela, azken horrek emakumeen hiltzaileak pertsegitzeko arrazoi propioak dituen agentea. Txarriboda euskal zinematografiaren aurrera pausu nabaria da, ezberdina. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango duguna.

Asteburuko bigarren proposamena Mortdecai komedia estatubatuarra izango da. David Koeppek zuzendu du eta parte hartu duten aktoreak Johnny Depp, Ewan McGregor eta Gwyneth Paltrow dira. Lapurreten inguruko komedia lotsagabea da. Gehiegikerian gozatzen duen lana da, komedia eszentriko, ezberdin eta hirukote protagonistaren interpretazioetan oinarritzeko. Aktore eta pertsonaien keinu, azentu, karakterizazio eta rictusak gidoia besteko garrantzia baitute. Laburbilduz, komedia ezberdin bat, beste garai baterako aproposagoa eta El gran Hotel Budapest filma arrakastatsutik oso hurbil dagoena, akzio oso azkarra du eta gagak kontatzen den gidoia besteko garrantzitsuak izanik. Arte-merkatari xelebre bat munduak barrena dabil nazi kodea ezkutatu dezakeen koadro baten bila. Mortdecai larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haurrentzako emanaldiari dagokionez igande arratseko 5etan dreamworks faktoriaren azken lana ikusi ahal izango dugu: Home: Hogar dulce hogar 3D. Home apirileko programazioaren barneko filma izarra da eta ez die hutsik egingo ikustera joaten direnei. Dibertsio, magia, umore, kolore eta mezu positiboez gainezka datorkigu ditugun beldurrak gainditu, gure burua ezagutu eta ezberdinak diren pertsonei ulertu ahal izateko. Laburbilduz. Lan bikaina bai ikusteko, bai dakarren mezua entzuteko.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak