Gutxi batzuk izan arren, oraindik zikindu eginen dute: sentiberatasun kanpaina hasita
Gure Udalak sentiberatasun kanpaina bat hasi berri du. Horren helburua da oro har herritarrak eta, bereziki, txakurren jabe garen ermuarrak herria garbi eta txakur gorotzik gabe eduki eta mantentzearen garrantziaz jabetu gaitezen eta zeregin horretan pertsonalki inplikatu. Atzotik hiri gunean ditugun gure parke eta berdeguneetan kolore gorriko banderatxoak ditugu, horietako bakoitzak kalean jaso gabe utzitako txakur kaka non geratu den adierazten digutelarik. Kanpaina modu bisual batean agerian utzi nahi du kopurua jaitsi bada ere, oraindik orain, asko direla maskotaren deiekzioak jaso gabe uzten dituztenak. Kopurua jaitsi arren, oraindik inpaktua dute garbitasun mailan, higienean eta osasun publikoan.
Oraindik beren maskotaren deiekzioak jasotzen ez dituzten herritarrak ditugu ondoan, gizalegearen kontrako jarrera erakutsiaz gain, Udalak gustura bizitzeko herri sano, garbi eta erosoa izan dezagun egiten dituen ahaleginak zapuztuaz. Hori horrela, herri garbiagoa izateko gu guztion ahalegina eta inplikazioa beharrezkoak dira, ahal dugun neurrian isunak ekidinez, horiek ez baitira
Herritarron parte-hartzea
Herritarron parte-hartzearekin eta laguntzaz ingurumen kanpaina abiarazi dugu udalerrian izaten ohi ditugun txakur kaka kopurua gutxitu edota horrekin bukatzeko. Azken xedea ermuar herritarrak arazoaz jabetu gaitezela eta denon artean bitarteak ipini ditzagula da, maskotaren eginkariak jaso ezean arauak eta gainerako bizilagunak errespetatzen ez duten guztiei aurre egiteko.
Hortaz, ekimena hiritar orori doakigu, ez soilik animalien jabeei, gehiengoak zuzen jokatu eta egin beharrekoa betetzen badu ere, jasotzen ez dutenen gain eragin behar baitugu denon artean.
Gu guztiok kontzientzia gaitezen animalian ibiltzen diren zonaldeetan jaso gabe utzitako txakur kakak adierazteari ekin diogu; esaterako Baldespina parkean, Patakonia Zeharbidean, Zearkaleren atzeko aldean –notaritzaren inguruan, eta abar…-ondoan banderatxo gorriak jarriz, pertsona guztiak erraz ikusi eta kopuruaz erreparatu dezagun. Datozen asteetan ekimena lekuz aldatuko dugu, Sallabente, Errotabarri eta Betiondora eramateko.
Gizartean eraginik handiena lortu nahi dugu, kaka kopuru eta kokapena agerian jarriz. Hori bai, modu kontrolatu eta txandaka eginez, ez leku guztietan aldi berean. Kanpainaren bidez eta banderatxoei erreparatuz espazio publikoetan uzten diren gorozkien eraginaz jabetu eta hausnarketa egin ahal izango dugu, egun daudenak asko direla eta animaliak egindakoa jaso behar dugula, gu guztion eta herriaren onerako.
Banderak aste betez jarrita edukiko ditugu, segidan zonaldea osorik eta sakonki garbitu eta txukun lagatzeko. Kanpaina beste zonalde batera leku aldatuz.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan