Chano Domínguez eta Niño Josele bikotearen instrumentu eta estilo fusioa Ermua Antzokian

22.04.15
Ermua Antzokia

Chano Domínguez (piano jolea) y Niño Josele (gitarrista) flamenko eta jazz musikako bikote ezagunak erakustaldia emango du ostiralean Ermua Antzokian gaueko 10:15etan. Cadiz eta Almeria hirian, hurrenez hurren, jaiotakoak iazko 2014 elkarlanean egindako azken lan ernagarria aurkeztera dator. Sarrerak 12 euro balio dute eta ohiko kanalen bidez eskuratu ahal izango dira: astegunetan goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean Lobiano Kulturgunean bertan, Kutxabank-BBKren orotariko kutxazainetan edo online erakundearen webgunean.

Laburpena

Fernando Trueba zine-zuzendari eta musika-ekoizleak dio Juan José Heredia “Niño Josele” eta Chano Domínguez piano-jolea kondenatuta zeudela elkarrekin konpontzera. Bada…beraren bitartez, konpondu dira, bai: gitarra-jole miresgarria eta piano-jole egongaitza, bai flamenkoak eta bai jazzak eraginda, dagoeneko argitaratu den lan guztiz interesgarria sinatu dute 2014an, Jobimen Brasiletik hasi eta beraien gai propioen Andaluziaraino doana, Lennon eta McCartneyren “Because” edo Henry Manciniren zinerako gaiak bezalako kanta ezagunen birsorkuntza ausartak ere eginez. Ahogozagarri eklektikoen jaialdi bat da, klixe eta aurreiritzietatik aske, musika unibertsalaren funtsa menderatzen duten musikari handi horiek berezkoa dutena, bakarkako une pertsonalik onenean beraien talentuak elkartu dituzten bi maisuk eskainia.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu