Errotabarri E.K.Ek asteburu erabakigarriari aurre egin beharko dio
Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak asteburu oso garrantzitsuari aurre egin beharko dio, bai kirol atalari dagokionean baita duen proiektu oso gisa egonkortzeari dagokionean ere. Elkarteko bi taldek asteburu intentsu eta trinkoa bizi beharko baitute bihartik igandera bitartean. Hel diezaiogun mamiari, zatika eta hierarkiaren arabera. Seniorrak bihartik igandera bitartean lau talderen arteko finala jokatuko dute. Lehiaketa horretatik bi talde aterako dira nesken eskubaloiko Bigarren Mailara igotzeko fasea jokatzeko txartelarekin. Imanol Alvarazek entrenatzen duen taldea ligan sailkapeneko lehen postuan bukatu du eta kategorian gora egiteko jauzia egin ala ez joka dezake. Lortuz gero mugarri bat betetzea litzateke, gauza oso garrantzitsua elkartearentzat nahiz Ermua herriarentzat. Herrian taldearekiko konfiantza dago. Imanolek lortu izan baititu horrelakoak eta handiagoak ere, bere Curriculumak jasotzen duen bezala. Lortu dezakete, bai horixe, baina ez diegu presio gehiagorik sartu nahi. Partidak Usurbilen jokatuko dira eta herriko zaleak beraiekin edukiko dituzte.
Alvarez ermuarrak talde sendoa mamitzea lortu du herriko lehen taldea zuzendu izan duen lehen urte honetan. Ligaren ibilbidea eta sailkapena horrela erakusten dute. Errotabarriko senior taldeko jokalari dira: Marta, Naryith, Naiara, Ariane, Irene, Itziar, Leire, Lorea, Luisa, Marisol, Paula, Sonia, Yaiza, Maider eta Anne. Alvarezen laguntzaile eta bigarrena Mari da eta taldeko ordezkaria Pedro. Beraiekin doa elkarteko medikoa, Jose Egido. Guztien bultzatuko dute pase alortu dezaten. Zorte on eta eutsi goiari. Sinistu zuengan!
Jubenilak gaur gabean aterako dira La Roca del Vallés (Bartzelona) herrira, Espainiako Txapelketarako sailkapen fasea jokatzera
Errotabarriko Eskubaloi Taldeko jubenil neskek Kluben Arteko Estatuko Txapelketaren sailkapen sektorea jokatuko dute asteburu honetan Katalunian. Eskubaloi Elkartea gaur gauean abituko da Bartzelonako probintziaren barne dagoen hirira, autobusa gaueko 11etan irtengo baita. Mikel Martin entrenatzaileak gidatzen duen Errotabarri Eskubaloia (Euskadi) ekipoa E taldean sartuta dauden ondorengokoekin neurtuko da: Felmar BM. La Roca, BM Roquetas (Almería), King Hogar Las Palmas (Kanariar Irlak) eta Errotabarri (Euskadi). Asteburuko sailkapen fasean hogeita hamabi (32) talde lehiatuko dira fase finalera txartela lortzeko asmoz. Talde bakoitzetik ekipo bana banarrik –irabazleak- jarraituko du aurrera.
Kataluniara doan taldea zabala da. Entrenatzaileen artean buru den Mikel Martin eta bere laguntzaile Aitor Muiños eta atezainen entrenatzaile den Josean Fernandez de Aranguiz ''Peio''rekin batera. Plantila osatzen dute hamabost jokalari doaz,. Errotabarri Taldeeko zuzendaritzatik Tere Conde idazkaria, taldeko Alberto Vivar, eta Fermin Sangroniz ‘Urki’ ordezkariekin batera. Eta jokalarien senitarteko gehienak.
Lurralde osoan 8 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hogeita hamabi eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak non eta noiz jokatuko dira oraindik erabaki dago.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke