Gaur apirilaren 23.ean, Liburuaren Eguna ospatzen dugu
Gaur Liburuaren Eguna ospatzen da mundu zabal osoan eta hori dela-eta, Ermuko udal Liburutegiak jardunaldia bereziki irakurleekin eta oro har zerbitzuko erabiltzaile diren pertsona guztiekin batera ospatu nahi du.
Horretarako “Irakurri…niretzat, irakurri zuretzat…” bideoa editatu dugu, zeinean 110 erabiltzaile eta Liburutegiko laguntzaile paragrafo laburrak irakurtzen agertzen diren. “Bideo honekin irakurtze egintza nabarmendu eta agerian jarri nahi dugu, barneko ekintza edo ekintza publiko bezala, ikaskuntza eta aisiari lotuta, eta dudarik gabe, Liburutegiak eskaintzen duen zerbitzuekin lotuta” diote Liburutegiko langileek.
Berrogeita hamar (50) minutuko iraupena duen bideoa, Orbe Kardinalaren Plazan proiektatzea aurreikusita bagenuen ere, azken orduko arazoak direla eta, ezin izango da eskaini. Hala ere Liburutegi barruko pantailan ikusgai egongo da, ordu 1etik 15:00etara eta 19:30tik 20:30ra. Gainera, noiznahi eta nonahi ikus dezake interes aduen pertsonak, udal Liburutegiko Youtube kanalean.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"