UKEk mugarria finkatu du 1400 pertsona erregistratuz, hileroko kurtsiloetan
1400 pertsonek izena eman dute 2015eko lehen hiruhilekoan zehar eskaini diren hileko 120 jardueratan
UKEk urteko lehen hiruhileko jarduera datuak ezagutzera eman ditu eta, horien arabera, kirola erregulartasunez praktikatzen duten ermuarren kopuruak gorako joera mantentzen du. Hilabete horietan zehar eskaini dituen 120 ikastaroetan izena eman eta parte hartu dute1400 pertsonek, 1365 pertsona izan dituelarik hileroko bataz bestekoan.
Datu hau, mugarria izateaz gain, 2014ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero %10eko igoera suposatzen du kirol ikastarogileen datuetan. Lehen hiruhileko eskaintzak jarraipena izango du, bigarrenean, harrera ona izan duten hainbat jarduera berritzaile mantenduz, esaterako: hipopresiboak, familia arteko irristaketa, barneko txirrindularitza, yoga, GAPC eta zoomba, kasu.
Gimnasia abdominal hipopresiboa, yoga, stretching eta zoomba ikastaroak
Urte hasiera honetan eskainitako jardueren artean azpimarragarri da, gimnasia hipopresiboa hazkunde handiena erregistratzen duena baita azken urtean. Gaur egun 9 ordutegi ezberdinetan eskaintzen dena. Orain arte arrakastatsuak diren eta izaten jarraitzen duten pilates bezalako beste jarduera batzuekin parekatu egiten dena. Era berean, jardueren eskaintza gehitu egin da goizez zein arratsaldeko lehen orduetan, Yoga, euskaraz irakasten den barne zikloa, stretching, zoomba edo GAPC, kasuan kasu, eskaini baitira.
Premium Tarifa: 16 jarduera eta 107 ordutegi ezberdin
Jarduera hauek guztiak ezagutzeko aukerarik onena Premium Tarifa da: hilean 41,65 euro ordainduta 16 jarduera ezberdin egiteko aukera ematen baitigu. Ordutegi eskaintza oso zabala da, 107 ordu aukera baitezakegu, noiznahi eta nahieran edozein jarduera burutu ahal izateko erosotasuna izan dira azken hilabete hauetan 300 pertsonek baino gehiagok tarifa hau aukeratu izanaren arrazoia.
Epea irekita eta bigarren hamabostalditik aurrera deskontuak
UKEk gogorarazten du izena emateko epea hiruhilekoan zehar irekita mantentzen dela, plaza libreak dauden bitartean. Beteta dauden ikastaroetan itxaron zerrendan sartzeko aukera dago, hiruhilekoan zehar bajak izan ezkero horietan sartzeko aukera egon baitaiteke. Hileko 16. egunetik aurrera Fitness eta Premium Tarifan izena emanez gero, tarifarekiko %40ko deskontua izango dugu hilabete horretan.
Interesdunek ikastaroei buruzko informazio guztia Ermuko UKEren web orrian kontsulta dezakete, baita M.A.Blanco udal kiroldegian zein Betiondon ere galdetuz.
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan