Antzokiko zine programazioak maiatzean ia hogei titulu biltzen ditu

29.04.15
Ermua Antzokia

Zine programazio berriari hasiera emango diogu Ermua Antzokian. Hilero bezala, programazioa hautatzen duten kolektibo eta Kultura saileko langileek Espainiako, Europako eta Estatu Batuetako onena uztartzen ahalegindu dira. Horretarako zine komertziala eta independentea ekarriko digute, hileroko legez kalitatea jomuga izanik egiten dizkiguten proposamenetan. Maiatzeko programazioak zine komertzialean hamar filma ikusi ahal izango ditugu, zineklubean lau eta haur eta gaztetxoen atalean beste bost, hain zuzen ere.

Hilero egin bezala Lobianon nahiz takilan bonoa erosi ahal izango dugu, horri esker komertzial eta zineklubeko filma bakoitza 1,2 €uroren truke ikusi ahal izango dugu. Maiatzeko bonoak 16,8 euroren kostua du.

Asteko zine programazioa ostegunean hasiko dugu. Aste honetan Calabria, mafia del sur thriller italiarra ikusi ahal izango dugu. Calabria lurraldearen barneko herrixka txiki batean Caarbono anaiek droga-trafikoaz bizi dira urteetan. Bakarrik anai nagusia –Luziano- saiatzen da irabazi asko ematen dituen negoziotik at mantentzen. Thriller mitiko eta errealista bat da, mafia apaingarri eta sofistikaziorik gabe agertzen duena. Ikuslea harrapatzen duen filma da, egokiro girotuta dagoena eta pertsonai karismatikoez jositakoa. Calabria ez da mafiari buruzko beste filma bat. Iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, arratseko zazpi eta erdietan El capital humano titulua ikusi ahal izango dugu lehen aldiz, Paolo Virzí zuzendariaren lana. Aktore protagonista Valeria Bruni Tedeschi magnetikoa da. Filma zine italiarrak lortu duen azken arrakasta da, David Donatello sarietan zazpi ikus lortu baititu, tartean filma eta aktoresa onenarenak. Bere herrialdean lorturiko arrakasta Europara ere hedatu da, Zine Europarraren sarietan bi aipamen izan baititu, Sevillako jaialdian ikuslegoaren saria eskuratuaz gain. Eguberri bezperan lur orotariko eta luxuzko ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatzen du. Istripuak bi familien bizitza zeharkatuko ditu: Bernaschi dirudunena eta Ossolas erdi mailakoena, krisiak eragiteko beldur direnak. Thriller abil eta dotorea da, kritika soziala intrigarekin uztartzen duena. Gizartearen erretratu fidela ematen du eta baita egungo italiar gizartearena baita. Oso entretenigarria da. Azpimarragarri da Valeria Bruniren interpretazioa. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuan ikusi ahal izango dugun bigarren proposamena La dama de oro drama historikoa da, Helen Mirren eta Daniel Brühl aktoreak protagonista dituena. Istorio erreal eta sinestezinean oinarritzen da. Filmak Maria Altman emakume juduaren bizitza erakargarria kontatzen du, Vienatik ihes egin behar izan zuenak II. Mundu Gerran. 60. urte beranduago bertara bueltatuko da naziek bere familiari kendu zizkioten ondasunak erreklamatzera, abokatu gazte eta esperientziarik ez duen abokatuaz. Ekoizpen aparta da, zine britainiarrak ohi duen luxu eta lan egiteko jakituriarekin. Lege guda, drama historiko eta norbere mamuen exorzizazioa uztartzen ditu. La dama de oro ikustea merezi duen filma da. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldian, igandeko 5etan, Zazpigarren ipotxa titulua ikusi ahal izango dugu. Ipuin klasikoaren berreguneratze harrigarria da. Oraingoan Bubu buru delarik etorkizunerako bidai dibertigarri eta arriskutsua hasiko dute.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan