Tres interesantes talleres conforman la oferta de Lobiano Kulturgunea

29.04.15
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko bigarren hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Honetan 8 orduko tailer trinkoa eta 18 orduko iraupena izango duten beste bi tailer izango dira. Izena emateak gaur hasi dira eta dauden plazak bete artean edo maiatzaren 8ra bitartean zabalik mantenduko.

Izena emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 12 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte. Materialak partaideen kontu izango dira.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren hiru tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak maiatzetik ekainera bitartean gauzatuko diren. Izena emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700)egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Antolaturiko tailerren xehetasunak

Jendaurrean hitz egiten ikasteko tailerra: 8 orduko trinkoa, jendaurrean hitz egiten eta hitza menderatzen ikasi nahi duen pertsona ororentzat. Maiatzaren 15eko ostiralean 17:00etatik 20:00etara maiatzeren 16ko larunbatean goizeko 9:00etatik 14:00etara Lobiano Kutur Gunean.

Koktelak prestatzen ikasteko tailerra: Tailer hau astelehenetan izango da Lobianoko aretoetan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Iraupena: maiatzaren 11tik uztailaren 6ra. 18 urtetik gorako pertsonentzat.

Abanikoak pintatzen ikasteko tailerra: Parte-hartzaileek abanikoak diseinatu eta pintatuko dituzte kultura ezberdinetan erabilitakoei hurbilpena eginez. Tailerra asteazkenetan egingo da, Lobianon 18:30etatik 20:30etara bitartean. Maiatzaren 13an hasiko eta uztailaren 8 bukatuko.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne