Udalekuetan izena emateko epea astelehenean zabalduko

30.04.15
Euskara

Datorren astean Udal Euskara Sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu du. Iaz bezala, aurten ere, udalekuek hiru asteko iraupena izango dute, ekainaren 24tik uztailaren 14ra bitartean.

Antolaketa lanak errazteko, astelehen honetan zabalduko da aurre-inskripzioa eta bai aurrez aurre, Abiapuntuko bulegoetan, zein egoitza elektronikoaren bitartez izena eman ahalko da maiatzaren 14ra arte. Behin epea amaitu eta gero, behin-behineko zerrenda argitaratuko dira eta behin-betiko matrikula maiatzaren 20tik 26ra bitartean burutu beharko da Euskara Sailean. Behin-behineko zerrenda horiek, gure Web orriko http://www.ermua.es/euskera atalean argitaratuko dira eta ez da etxera jakinarazpenik bidaliko edo telefonoz deituko ere.

Ondoko lasterbidean informazio osoa eskuragarri.

Udaleku hauek Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude eta ondo pasatzeaz gain, euskaraz jardutea eta disfrutatzea dute helburu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin