Neska kadete eta jubenilen Lurralde Selekzioen arteko Txapelketa

30.04.15
Kirolak

Ermuak eta M.A. Blanco udal kiroldegiak -maiatzaren 1eko jai egunean- neska kadete eta jubenilen Lurralde Selekzioen arteko II. Txapelketa hartuko dute. Parte hartuko duten lurraldeak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira.

Txapelketa Bizkaiko Eskubaloi Federazioak antolatu du Ermuko Errotabarri E.K.E eta Urduliz E.T taldeekin batera, Berangoko, Ermuko eta Urdulizko udaletxeen laguntzarekin. Txapelketa hau bosgarren urtez jarraian jokatuko da, baina bigarrena gure herria antolatzaile eta egoitza dela. Kadete eta jubenil maskulinoen partidak Berangon eta Urdulizen jokatuko dira, aldiz Ermuan nesken gainerako norgehiagoka guztiak.

Ermuan partida bakoitza 35 minutu iraungo ditu, zati bakarra izango da eta denbora jarraian kontabilizatuko. Gure herrian txapelketari goizeko bederatzi eta erdietan emango zaio hasiera eta arratsaldeko ordu bi eta erdietan amaiera. Lurralde selekzioek nor baino nor elkarren artean arituko. Lehen partida kadeteak jokatuko eta segidan jubenilak.

Partiden ordutegi eta partaideak ondorengoak dira:

  • 9.30etan: Kadeteak, Bizkaia Gipuzkoaren kontra
  • 10.15etan Jubenilak, Bizkaia Gipuzkoaren kontra
  • 11.00etan Kadeteak, Nafarroa Gipuzkoaren kontra
  • 11.45etan Jubenilak, Nafarroa Gipuzkoaren kontra
  • 12.30etan Kadeteak, Bizkaia Nafarroaren kontra
  • 13.15etan Jubenilak, Bizkaia Nafarroaren kontra

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira