Moda deserosoa, tira dezagun haritik! Ikastaroa Emakumearen Topagunean
Berdintasun sailak eta Emakumearen Topalekuak aurrera jasrraitzen dute Jabekuntza Eskolaren egitaraua lantzen. Azpiegiturak aldizka ikastaro eta tailerrak prestatzen ditu oro har pertsona interesdunentzat eta, bereziki, adin guztietako emakumeentzat, jabekuntza eta parte hartzea sustatzeko xedez. Maiatzean hastear duen ikastaroa proposatzen dizkigute. Ikastaro horrek 10 orduko iraupena izango du eta izen emateak 5 euroren kostua du. Ikastaro eta tailerraren izenburua ondorengoa da: “Moda deserosoa, tira dezagun haritik: kontsumo arduratsua eta ehungintza-industria”.
Ba al dakigu benetan zer dagoen janzten dugun arroparen atzean? Kasualitatea al da ehungintza-industria sektorea emakumez lepo egotea? Zer egin dezakegu errealitate hori aldatzeko? Jostura bakoitzaren atzean arroparen ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko harremana ezkutatzen da. Tailerrean haritik tiratuko dugu Mendebaldean erosten dugun arroparen etiketen atzealdean zer dagoen ikusteko (ehungintzako langileen esplotazioa) eta antolaketa kolektiboan gauzak aldatzeko modua aurkitzen ahalegintzeko. Datak eta ordutegia: maiatzak 7 eta 14, 17:00etatik, 20:00etara eta maiatzak 21 eta 28, osteguna, 18:00etatik, 20:00etara
Jarduera eta proposamen bakoitzari buruzko xehetasunak saileko mikrositean dituzue.
Argibide gehiagorako edo izena emateko jo Izelaieta 12an dagoen bulegora, dei bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira edo idatz casadelamujer@udalermua.net e-postontzira.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko