Ikasturteko azterketak direla-eta, liburutegiak ordutegia luzatuko du

30.04.15
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren astelehenetik –maiatzak 4- ekainaren 21eko igandera arte, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.

Epe horretan Udal Liburutegiak astelehenetik ostegunera edukiko duen ordutegia jarraian eta etenik gabe ondokoa da: goizeko 9:30etatik gaueko 12an bitartekoa. Ostiraletan betiko ordutegia mantenduko da, hau da goizeko 9:30etatik iluntzeko 20:30etara bitartean. Asteburuetan aldiz, ordutegia bi ordu gehiago luzatuko da eguneko. Larunbat eta igandetan irekitzeko ordutegia goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 4etatik 8etara izanik.

Maiatzaren 1ean itxita eta asteburuko ordutegia

Udal liburutegia itxita egongo da maiatzaren 1ean, Langilearen Egunean. Larunbat eta igandean aldiz zabalik egongo da, ohiko egunetan bezalaxe. Asteburuko ordutegia ohikoa izango da, hots: goizez goizeko 11etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 5etatik gaueko 8ak arte.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat