Imagen
Euskal Liburu eta disko azokaren XXIII. edizioa ostegunean hasiko da
04.05.15
Euskara
Aste honetan gauzatuko da Ermuko Euskal Liburu eta disko azokaren XXIII. edizioa eta dagoeneko Euskara Sailak egun hauetan izango den egitaraua zehaztu du. Betiko legez, 11 postu jarriko dira plazan non euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ikusteko aukera izango dugun.
Irekiera maiatzaren 7ko ostegunean izango da eta postuak asteburu osoan zehar zabalik egongo dira.
Herriko jendea animatzeko asmoz hainbat ekitaldi burutuko dira egun hauetan:
- Maiatzaren 7an, osteguna, goizeko 11:00etan zabalduko da azoka eta egun honetan hainbat ikastetxeren bisita izango da.
- Maiatzaren 8an, ostiralean, 18:00etan azokan bertan Iñaki Carreterok ipuin saioa eskainiko du.
- Maiatzaren 9an, larunbata, 12:00etan umeentzako tailerrak egongo dira plazan.
- Maiatzaren 10ean, igandean, eguerdiko 13:00etan bertso musikatuak izango ditugu, Jon Martin eta Pskar Estangaren eskutik. Gai-jartzaile moduan Asier Ibaibarriaga arituko da.
- Maiatzaren 11n, osteguna, 19:30ean Lobiano Kulturgunean, Vendetta taldeko hainbat kiderekin ekin solasaldia.
- Eta maiatzaren 12an, osteguna, VII Ezekiel Etxebarria saria emango zaio Antton Irusta idazleari, haur eta gazte literaturan egindako ibilbide oparoagatik.
Azokaren ordutegia goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:30era izango da, ostegun eta ostiralean. Asteburuan, berriz, ordu erdi beranduago zabaldu eta itxi egingo da, hau da, goizez 11:30etik 14:30era eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara.
Lotutako albisteak
Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin