‘Felices 140’ eta ‘Regreso a Ítaca’ asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

05.05.15
Ermua Antzokia

Zine aste berriari helduko diogu Ermua Antzokian. Osteguneko zineklubean Céline Sciammak –Tomboyrekin ospea lortu zuen egileak- zuzenduriko Girlhood zinta frantsesa ikusi ahal izango dugu. Girlhood adoleszenteen inguruko drama bat da, Mariemeren bizitza kontatuko diguna. Neska kokoteraino dago, guztia debekatua duela eta presio lahar gainean sentitzen duelako. Kalerik kale ibiltzen den neska taldea ezagutzen du eta horrek bizitza aldatuko dio betirako. Filma gordina da, nahiz eta itxaropenari irekita dagoen. Girlhood eraikuntza eta hastapen femeninoaren inguruko kontakizun ona da eta, batez ere, lan autentikoa eta ausarta. Girlhood zineklubaren ohiko orduan eskainiko -20:30etan- eta jatorrizko hizkuntzan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialari dagokionez, larunba arratseko zazpi eta erdietan Laurent Cante zuzendariak eginiko Regreso a Ítaca, filmaren lehenengo proiektatuko dugu. Zuzendaria aski ezaguna dugu ermuarrok Antzokian La clase, Foxfire edo 7 días en La Habana tituluak ikusteko aukera izan baitugu. Cantek lan honetan Kubaz duen erakargarritasuna erakutsi digu, beste behin. Bost lagun La Habana hiriko terraza batean elkartzen dira erbestean 16 urte eman izan dituen kidearen buelta ospatzeko. Iluntzetik goizaldera bitarteko orduetan bizitzak eman dienari errepasoa egingo diete. Gaueko eta bihotz zabalik izandako elkarrizketaz gozatzeko aukera ematen duen filma da hau, berriz elkartzearen, pozaren eta bizitzak emaniko ezustekoaren inguruko solasak. Filma ikustekoa izateaz gain, honakoa entzutekoa ere bada. Aktoreen interpretazio onak ditu eta horien artean aipatzekoa da Jorge Perugorriarena. Arrastoa uzten duen horietakoa da. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Gracia Querejetaren Felices 140 tragikomedia espainiarra da. Eliak berreogei urte bete ditu eta familia eta lagun minak biltzen ditu landetxe batean. Bide batez, berri bat eman nahi diela adierazten die: loterian 140 milioiko saria egokitu zaizkiola. Komedia beltza da, aktore onen sorta bildu duena, besteak beste, Maribel Verdú, Antonio de la Torre, Eduard Fernández eta Nora Navas. Umore beltzaren eta dramaren artean kokatzen da. Felices 140 filma aparta da, eraginkorra eta harrigarria hasieratik bukaerara bitartean. Larunbat gauekio 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Azkenik, haurrentzako eta igande arratseko 5etan La mecánica del corazón animaziozko filma ikusi ahal izango dugu, zeina Mathias Malzieu ren eleberri batean oinarriturik dagoena. Filma iradokitzailea da, bisualki aberatza, haurrak harritu eta helduak emozioz beteko dituena.

Hilero egin bezala Lobianon nahiz takilan bonoa eskuragarri dugu, horri esker komertzial eta zineklubeko filma bakoitza 1,2 €uroren truke ikusi ahal izango dugu. Maiatzeko bonoak 16,8 euroren kostua du.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak