Kiroldegiko areto kardiobaskularrak itxidura isolatzaile eta klimatizazio berriak ditu

05.05.15
Kirolak

Udal kiroldegiko areto kardiobaskularrean itxidura isolatzailea eta klimatizazioa jartzeko lanak amaitutzat eman berri ditu UKEk. Itxidurarako aluminiozko egitura eta beira bikoitza erabili da, zarata gutxi pasatzen uzten duena. Erabilitako materialei esker isolamendu termiko eta akustikoa gehituko da, barneko txirrindularitza ikastaro egileei eta, oro har, kirolari guztiei erosotasun gehiagoz jardutea ahalbidetuko die. UKEk obra honi aurre egiteko 67.000 euro inbertitu ditu. Kardio areto hori fitnnesserako erabiltzen duten 650 pertsonetik gora espazio itxi eta giroturiko gune berria dute kirola baldintzarik onenetan egin ahal izateko, bartan bizikleta, zinta, aparailu eliptiko eta arrauneko teknologia berriena duten fitnesseko makinak izateaz batera.

Kirol anitzeko kantxaren albo batean dagoen “L” formako estruktura berri honen muntaiarekin kardio aretoaren 290 metro karratuko azalera osoa itxi da. Beste aldetik, igerilekutik, jada ezaugarri berbereko beste egituraz isolatua eta erabat itxita egon da.

Isolamendu akustikoaren beharrizana agerikoagoa zen kardio aretoan barne zikloko ikastaroak eta kantxan kirol anitzeko beste jarduerak aldi berean gauzatzen ziren orduetan, entrenamendu, ikastaro edo partiden kasuetan. Horrelakoetan, ikastaroetan erabiltzen zen musikaren bolumen altua gogaitu egiten zuen eta, batzuetan, bestelako kirol ikuskizunak egitea eragozten zuen.

Azken urteotan kirolari ikastaro kopuruak izan duen gorakada etengabeak obra hau egitea beharrezkoa zela agerian utzi du. Horregatik, UKEren zuzendaritzak iazko urriaren bukaeran obra egiteko erabakia onartu zuen.

Kardio aretoan aire egokitu sistema berri bat ere jarri da; sistema honi esker udako egunik beroenetan, sentitzen ziren tenperatura altuak ekidin ahal izango dira. Ekipoak hiru kasete edo banatzaile ditu –sabaian jarri direnak- eta kanpoko beste aparailu bat.

Herriko Alkate, Carlos Totorikak, UKEk “ermuar orok ariketa fisikoa kalitatez eta baldintza onenetan burutzeko beharrezkoak diren kirol instalazioak hobetzen jarraitzeko - baliabidez eta materialez hornituz- posible den guztia egiten jarraituko duela,” adierazi du.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira