Sentiberatasuna helburu duten bandera gorriak Gipuzkoa Etorbidera eta Sallabentera jauzia egin

06.05.15
Erakundea

Udal lantaldeko eta Segurtasun alorreko kideek bandera gorriak darabiltzan sentsibilizazio kanpaina Gipuzkoa Etorbideko eta autobideren kabinen parean dagoen parkean ditugun berdeguneetara lekuz aldatu dute. Lehen eta bigarren asteetan egindakoari jarraiki espazio horietan aurkitzen dituzten txakur kakak non dauden eta zenbat diren agerian utziko dituzte, zazpi egunetan gu guztiok erraz ikus ditzagun, bakoitzaren ondoan banderatxo gorri bana utzita. Hau da, maiatzren 4tik 12ra bitartean. Datorren astelehenean banderak jaso eta beste zonalde batzuetara eramango dituzte gauza bera egiteko, aste honetan zaindu eta markatutakoa goitik behera eta sakonki garbitu ondoren. Aste honetan markatu izan ditugun espazioak bi izan dira; hain zuzen ere, Gipuzkoa Etorbideko eta autobideren kabinen parean dagoen parkea. Kanpainaren helburua da oro har herritarrak eta, bereziki, txakurren jabe garen ermuarrak herria garbi eta txakur gorotzik gabe eduki eta mantentzearen garrantziaz jabetu gaitezen eta zeregin horretan pertsonalki inplikatu.

Udal lantaldeko kideei txakurren 40 kilo inguru bildu dituzte aste honetan Santa Anan eta Betiondon utzitakoak, kaka horiek non zauden adierazten zituzten banderatxo gorriak erretiratzera eta jaso gabe utzitakoak kentzera joan eta gero. Sentiberatasun kanpainaren lehen aste honetan 364 gorozki ikusi eta horien kokapena adierazi dugu banderaren bidez, gehienak Santa Ana parkean eta inguruan (290) eta bigarren kopuru handiena Betiondon(74) zenbatuz. Kanpainaren bigarren astean markatu izan ditugun espazioak bi izan dira; hain zuzen ere, Santa Ana parkea eta Betiondo. Kanpainaren helburua da oro har herritarrak eta, bereziki, txakurren jabe garen ermuarrak herria garbi eta txakur gorotzik gabe eduki eta mantentzearen garrantziaz jabetu gaitezen eta zeregin horretan pertsonalki inplikatu.

Kanpainaren xedea lortzen ari gara, ermuarren artean barra barra hitz egiten eta hausnarttzen ari baikaga kanpainaren inguruan, bai txakurra dute baita ez dutenek artean ere. Eta han zuzen ere, hori zan gure nahia, jendearen begien aurrean jaso gabe lagatzen diren gorotz kopuru altua jartzea, arazo hori aintzat hartu eta keinu txiki batek -plastikoaz jaso eta zakarrontzira botatze hutsak- asko lagundu dezakeela jabetu gaitezen. Horela eginez gero, herria garbiagoa edukiko genuke, osasunari dagokionez jasangarriago litzatekeelarik eta, ondorioz, erakargarriago denontzat. Kanpaina ez doa inoren kontra, ez dugu helburu maskotadun pertsonak jazartzea eta zigortzea, kontrakoa baizik. Maskotadun eta ez dutenen arteko elkarbizitza ona eta kale garbiagoen aldeko jarrerak mugitzen gaitu, guztion osasun eta mesederako baita. Nolanahi ere, badira horrela ikusi eta ulertzen ez dutenek ere, banderak, kendu, apurtu et abota egiten baitituzte. Horregatik, herritarron lankidetza eskatzen dizuegu txakur kaka jaso gabe lagatzen dutenei atentzioa dei diezaiegun guztiok, animalia edukitzeak berez dakartzan erantzukizunak aintzat hartu eta bete ditzaten, animalia zaintzea eta egiten duenaz arduratzea horren barne dagoelako.

Oraindik beren maskotaren deiekzioak jasotzen ez dituzten herritarrak ditugu ondoan, gizalegearen kontrako jarrera erakutsiaz gain, Udalak gustura bizitzeko herri sano, garbi eta erosoa izan dezagun egiten dituen ahaleginak zapuztuaz. Hori horrela, herri garbiagoa izateko gu guztion ahalegina eta inplikazioa beharrezkoak dira, ahal dugun neurrian isunak ekidinez, horiek ez baitira helburua.

Herritarron parte-hartzearekin eta laguntzaz orain zortzi egun ingurumen kanpaina abiarazi dugu udalerrian izaten ohi ditugun txakur kaka kopurua gutxitu edota horrekin bukatzeko. Azken xedea ermuar herritarrak arazoaz jabetu gaitezela eta denon artean bitarteak ipini ditzagula da, maskotaren eginkariak jaso ezean arauak eta gainerako bizilagunak errespetatzen ez duten guztiei aurre egiteko. Hortaz, ekimena hiritar orori doakigu, ez soilik animalien jabeei, gehiengoak zuzen jokatu eta egin beharrekoa betetzen badu ere, jasotzen ez dutenen gain eragin behar baitugu denon artean.

Animalien jabeek poltsak eta horiek eramatekoa eskatu ahal izango dute

Gu guztiok kontzientzia gaitezen animaliak ibiltzen diren zonaldeetan jaso gabe utzitako txakur kakak adierazteari ekin diogu; ondoan banderatxo gorriak jarriz, pertsona guztiak erraz ikusi eta kopuruaz erreparatu dezagun. Datozen asteetan ekimena lekuz aldatuko dugu, bihar, esate baterako Iparragirreko parkera –Osasun Zentroaren azpira- eta auzora joango gara. Banderak aste betez ikusgai izan ditugu eta, gaur zonaldea goitik behera jaso eta garbi-garbi utzi dugu.

Sentiberatasun lantzen segitzeko kanpainaren barne datozen egun eta asteetan beste jarduera bat gauzatuko dugu. Udalak txakurren jabeei animalien gorotzak jaso ahal izateko poltsak eramatekoa gailu eta poltsa sorta urdina banatuko dizkigu. Animalien jabeek jaso gabe uzten dituzten gorozkiak arazoak sortarazten dizkigutela aintzat hartu eta jabetu gaitezen guztiok. Bakoitzak bere maskotarenak jasotzen baititu gure parke, lorategi eta kaleek garbiagoak edukiko genituzke. Poltsak eramatekoa hilabetez banatuko dugu -apirilaren 27ko astelehenetik- aurrera hilabetean zehar, hau da apirilaren 27tik maiatzaren 27ra, biak barne. Poltsak eta horiek eramatekoa jaso ahal izango dugu gure animaliaren osasun kartila aurkeztu eta gero. Banaketa Abiapuntu bulegoan egingo da, goizeko 8etatik arratseko 3etara bitarteko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n