‘El Porvenir’ azken diska aurkeztuko du 'Marlango’ taldeak Ermua Antzokian

06.05.15
Ermua Antzokia

Marlango’ musika taldea Ermura datorkigu aste honetan, plazaratu duen eta ‘El Porvenir’ titulua daraman azken lana aurkeztera. Marlango pop musika taldea da, jazz eta bluesaren ukitu eta eragina duena. Bikotea Leonor Watlingek eta Alejandro Pelayok osatzen dute eta Ermua Antzokian izango dira ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan emanaldia eskaintzeko. Sarerrak 12 euro balio du eta hori aldez aurretik Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan edo bere webgunean eros ditzakegu. Eta baita Lobiano Kultur Gunean bertan astelehen goizeko 9etatik ostiral iluntzeko 9ak bitartean. Edota takilan bertan, emanaldiari hasiera eman aurretik.

Marlango taldeko kideak disko berriarekin bueltatu dira. El Porvenir Los Angelesen grabatu da Sebastián Krys ekoizle ospetsuaren babosean. Oraingo honetan La Santa Cecilia (rock latinoko album onenagatik 2014an Grammy sariaren irabazlea), Fito Páez edo Bunburyren mailako artisten lankidetza jaso du Leonor Watling eta Alejandro Pelayoren taldeak. Bunbury kantariarekin egindako abestia, Dinero titulua darama eta lehen singlea izan da, harrigarria eta harrena ona izaten ari duena. Diskak hamabi abesti biltzen ditu.

Marlango, emozioei buruzko abestiak

Etortzear eta pasatzear ditugun gauza asko izaten ditugu pertsonak beti. Bizi izan dugunari heltzen diogu gure oraina argudiatzeko, gauzarik garrantzitsuenak bizitzeko izan arren. Bizitza hori berori baita. Ohiko etorkizuna da gure gizaki izaeraren elikagaia.

Marlangoko taldekoek beti aipatzen dute -pertsona legez duintzen dituen apaltasun horrekin- musikari legez izan zuten lehenengo amets hura, nola debutatu zuten egun batean entzule gutxi batzuen aurrean, beraien tankerako abesti indartsuak egin nahi zituztelako soil-soilik, beraien kutsua eta soinua izango zuten abestiak. Beraien musikaren muina atzituko duzu kontzertu honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu