Goienkale 39-41 etxebizitzen aurrean jausitako ezponda egonkortzeko lanak hasi dira

07.05.15
Hirigintza

Martxoaren hirugarren astean Goienkale 39-41 etxebizitzen aurrean behera etorri zen ezponda egonkortzeko lanak gaurkoan hasi dira. Lan horiek Construcciones Barinaga jabeen kargu egingo dira eta egun mila euro inguruko kostua izango dute. Obra Teinsa izeneko enpresak dira gauzatuko du, ingeniaritza eta geologo batek prestatu duten proiektuari jarraiki. Lanak bi eta hiru asteko tartean egingo dira.

Proiektuan jasotzen den konponbidea ondorengoa da: arriskuan egon eta etorkizunean materiala edo harriak erortzeko dituzten zatiei –ezpondan eroritako aurreko zatiari eta albokoei- eustea. Horretarako ainguratze aktiboak erabiliko dira, horiek altzairuzkoak izango eta beren diametroa 32 milimetrotakoa izango da. Zonaldeari 12 zentimetrotako lodiera duen hormigoia proiektatuko –teknikoki gunita deiturikoa- zaio, altzairuzko sare bikoitza ezarriz gainetik. Lurraldean irteten diren urek eragindako presioa gutxitu aldera lur-zatiaren barne drainatze-sistemak egingo dira tutu hutsak txertatuz. Zonaldearen gainerakoan horma-zuloak utziko urak proiektaturiko hormigoi geruzari eragin ez diezaion. Lanari hasiera emango zaio landaretza baztertuaz ezpondaren buru edo goiko aldea libre eta agerian lagatzeko, metro erdiko zabaleraz. Jausitako materiala eta egoera eskasean dauden zatiak garbitu egingo dira. Ainguratzeak sartu eta drainatzeak egingo. Hormigoizko geruza proiektatu eta kaleak zuen hormatxoa berriz altxatuko da. Azkenik, kableak tiratuko dira, lur zatiari egonkortasuna eman eta horri eutsi diezaieten.

Herriko alkatea gaur eguerdian kale horretako hogeita hamar bat bizilagunekin bildu da, lur-jauzia izan zen lekutik hurbil. Totorikak egingo diren lanen berri eta proiektuaren xehetasunak eman dizkie, egin dizkioten galderei erantzuteaz gain. Jarraian, ikus-entzunezkoa uzten dizuegu bilera ikusi eta esandakoa entzun nahi duzuen guztiontzat.

Agintariak iragarri die kale osoaren gainerako ezponda zatian geotekniakoa azterketa egingo dela lur hori zein egoeratan dagoen jakiteko eta, emaitzen arabera, gerora behar diren erabakiak hartzeko. Azterketa 145 metro luzerako zatian egingo dira Sakonako sarrera ondotik OkinZuriko hasierara tartean. Aldiz, sakoneran 25 metro miatuko. Azterketa egin aurretik 3.600 metro karratutan begetazioa kendu egin behar da –sasiak bai, zuhaitzak ez baldin eta egoera onean badaude-. Azterketa eta aurretiazko lan horien kostua 22.000 euro dira. Baso-lanei astelehenean –maiatzaren 11n emango zaie hasiera- eta bi astez luzatuko dira. Ondoren, azterketari ekingo zaio eta horretan ere hamabost egun beharko dira.

Lan horiek bizilagunengan nolabaiteko eragina izango dute, kaleko trafikoa egokitu beharko delako eta aparkaleku publiko hainbat zerbitzuz kanpo utzi beharko delako lan eremuan, ondasun nahiz pertsonen segurtasuna bermatzeko. Hiritarren Segurtasunerako Alorrak eta Bulego teknikoak ibia duten garajeetara sartu eta irteerak ziurtatuko dituzte, eremua hesiz inguratu eta seinaleztatzeaz gain.

Proiektua luze eta zabal aurkeztu zuen atzokoan udal arkitektoak Osokoak erabaki beharreko Gai orokorren Batzordean. Segidan bilkura horretan grabaturiko bideoa uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da