Liburu eta Disko azoka zabalik igande gauera arte

07.05.15
Euskara

Euskal Liburu eta diskoen Ermuko azokak -XXIII. edizioak- bere ateak zabaldu ditu eta dagoneko azken nobedadeak igandera arte ikusteko aukera dugu plazan. Aurtengo egitarau azken urtekoei jarraiki oparoa izango da, hiru egun bizi-biziak eta jarduerak beterikoak ekarriko dizkigularik. Programari gaur eman zaio hasiera azoka irekitzearekin batera. Gaur goizean ikastetxe eta ikasleen bisita jaso du azokak, giro alai eta eguzkitsuan. Ongaraiko DBHko 3. eta 4. mailakoak izan dira plazan eta, baita ere, Anaitasuna Ikastolako LH 5. mailakoak. Guztiek argitaletxeen azken nobedadeen berri jaso ahal izan dute, begirada bta emateko ere parada izanik.

Ostiralean egitarauak aurrera jarraituko du. Arratsaldeko seietan Iñaki Carreterok ipuin saioa eskainiko du eta larunbat eguerdian umeentzako tailerrak izango dira. Azokak ateak igandera arte zabalik izango ditu, egun horretan, eguerdiko ordubatean Jon Martin & Oskar Estanga bikoteak bertso musikatuen saioa eskainiko dute. Azokak igande iluntzeko 20:30etanitxiko ditu postuak aurtengoz, baina, dena den, egitarauak hurrengo astetan zehar zer ikusi eta zer entzun ugari izango da. Adibidez, astelehenean Vendetta musika taldeko kideekin solasaldia izateko aukera izanen dugu eta martitzenean, Ezekiel Etxeberria sariaren VII.a jasoko du Antton Irustak.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin