Eskaintza handituko igerilekuan familientzako jarduera ludikoa eskainiz

07.05.15
Kirolak

Ermuarrak udaberri eta udan honetan familia artean uraz gozatzeko espazioa eta aukera izango dugu, modu pilotu eta esperimentalean. Hain zuzen ere, helduentzako udal kiroldegiko igerilekuan, asteburuetan eta aipaturiko urtaro bi horietan. Igerileku horretan eta familian doazen erabiltzaileentzat espresuki eta lehentasunez, kortxo-ilararik gabeko ur eremuaz gozatzeko aukera izango dugu. Eremu berezi horrek igerileku erdia beteko du, beti ere igerilari hutsak diren erabiltzaile kopuruaren arabera. Jarduera, larunbatetan 17.00ak eta 20.00ak artean gauzatu ahal izango dugu.

“Igerilekua uraren gozamena esperimentatzeko eta partekatzeko gune egoki gisa erabiltzea bultzatu nahi dugu familia barnean ere, eremu bat aisialdirako, plisti-plasta ibiltzeko eta familia kideen gozamenerako utziz eta, hortaz, ohiko kirol erabilerari aspektu ludikoa gehituz”, adierazi du UKEren presidenteorde den Miguel Ledesmak.

Asteburuetako ordutegi tarte hau aukeratu du UKEk igeriketa ikastarorik ez daudelako, era horretan haurrak gurasoen gainbegiratupean igerian egitearen eta gozatzearen erabilera ludiko hau ahalbidetzen duelarik, instalazioak duen uretarako materiala erabiliaz eta soroslearen zaintzarekin.

Kortxo-ilarek mugatutako kaleetan zehar igerian ari diren gainontzeko erailtzaileek asteko egunetan bezalaxe helduen igerilekuak dituen 6 kaletatik gutxienez 3 kale izaten jarraituko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da