'Zuri-beltzean klik' argazki zaharren bilduma ibiltaria ekarri du Gerediagak Ermura

08.05.15
Udal Liburutegia

Durangaldeko 300dik gora argazki zahar erakusgai ipini ditu Gerediaga Elkarteak “Zuri-beltzean klik” izenburuarekin Durangaldeko herrietara eramango duen erakusketa ibiltarian. Ermuko liburutegiko sarrera izan d erakusketaren lehen geltokia, atzokoan maiatzaren 7an ireki eta 22ra mantenduko dena.

Gerediagaren ibileran argazkigintzak leku garrantzitsua izan du. Gure lana ez da izan bakarrik argazki bildumak batu edota kontserbatzea; batzuetan bakarrik, beste batzuetan beste elkarte edo erakunde batzuekin elkarlanean, erakusketak antolatu ditugu, edo eskualdeko argazkilariei buruz zein herrietako argazkiekin liburuxka monografikoak argitaratu ditugu.

Erakusketa honek, Gerediagaren 50. urteurrenean, esker on aitortza izan nahi du. Denboran zehar bidaiatzea ahalbidetu diguten argazkilariei euren lana aitortu nahi diegu. Era berean, euren argazkiak utziz proiektu ezberdinetan parte hartu duten artxibo pribatuak eta publikoak ere eskertu nahi ditugu.

Argazki zaharrak biltzen

Erakusketa ibiltaria aprobetxatuz, Gerediaga Elkarteak argazki zaharrak biltzeari ekingo dio. Gerediagak utzitako argazkiak digitalizatu egingo ditu kopia bat elkartearen artxiboan gordetzeko. Originalak eta kopia digital bat jabeari bueltatuko zaizkio.

XXIII. Euskal Liburu eta Disko Azokarekin batera hasi zuen atzo Ermuko Liburutegian argazki erakusketak bere ibilbidea. Gerediaga Elkarteak, urtero bezala, erakusmahai bat dauka bere argitalpenak erakutsi eta saltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat