Aitor Hernández mendi bizikletako eta Cross Country Olinpiko (XCO) 2015eko Euskadiko txapelduna da

11.05.15
Kirolak

Aitor Hernández mendi bizikletako eta Cross Country Olinpiko (XCO) 2015eko Euskadiko txapelduna da. Ermuarrak titulua poltsikoratu du asteburu honetan, Iturrotz Txirrindulari Elkarteak antolatu eta Nafarroako Izkue herrian atzo jokatu zen XXV. Galtzagorri Saria irabazi ondoren.

Eguneko ezaugarri nagusia beroa izan zen. Azken egunetako eguraldi onaren ondorioz, zirkuitua siku eta azkarra edukitzea posible egin zuen. Elite mailan hasieratik taldea eratu zen, non Aitor Hernández, Alexander Ordeñana, Diego Latasa, Asier Arregui, Igor García Openeko buru den, José Antonio Diez Arriola zeudelarik. Amaitzeko bi buelta geratzen zirenean, Aitorrek erasoa jo eta besteak atzean utzi zituen, helmuga bakarrik zeharkatuz.

Lasterketa guztiak amaitu eta gero sari banaketa egin zen. Ekitaldi horretan Iturrotz Txirrindulari Elkartea eta Izkue herria omendu zirelarik, lasterketa antolatu izan dutelako hogeita bost urte jarraietan. Euskadiko Opena Gipuzkoara jauzia egingo du bi asteburu barru, maiatzaren 23an Pasaian korrituko baita.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira