Irakurketa klubek denboraldia amaituzat eman dute

11.05.15
Udal Liburutegia

Urrian hasi ziren Ermuko Udal Liburutegiak antolatutako helduentzako hiru irakurketa-klubak, bat euskaraz, beste bat gaztelaniaz eta beste bat ingelesez hilabete honetan amaitutzat eman dira.

Ikasturte honetan gaztelerazko irakurketa taldean irakurritako liburuak:

  • 612 euros / Jon Arretxe
  • Ritos de Jaima / Liman Boisha
  • Sin noticias de Gurb / Eduardo Mendoza
  • Aya de Yopougan / Marguerine Abouet
  • Intrusa / Eric Faye
  • Al sur de la frontera, al oeste del sol / Haruki Murakami
  • El malentendido / Irene Nemirovsky
  • Los días del venado / Liliana Bodoc

Ikasturte honetan euskarazko irakurketa taldean irakurritako liburuak:

  • Kristalezko hiria / Paul Auster
  • Zazpi kolore / Jon Arretxe
  • Sisifo maite minez / Laura Mintegi
  • Intimitatea / Hanif Kureishi
  • Pololoak 2: Poxpoliñaren bahiketa / Patxi Gallego
  • Zaldiak akatzen ditugu, ba… / Horace McCoy
  • Korte bat, mesedez / Goizalde Landabaso
  • Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria

Ikasturte honetan ingeleseko irakurketa taldean irakurritako liburuak:

  • The pit and the pendulum / Edgar Allan Poe
  • Home truths / David Logde
  • The Little Prince / Antoine de Saint-Exupery
  • The bottle imp / Robert Louis Stevenson
  • Roman Fever / Edith Wharton
  • The help / Kathryn Stockett
  • Of mince and men / John Steinbeck
  • The garden party / Katherine Mansfield

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz. Euskarazko eta gaztelaniazko saioak Peru Magdalenak dinamizatu ditu eta Ingelesekoak Jessica Oleaga dinamizatzaile aizan da.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Urrian gazteleraz, euskaraz eta ingelesezko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea aurreikusten du Liburutegiak. Interesatuok, datuak emateko pasa daitezke udal liburutegitik, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.