Russell Croweren azkena eta ‘Cómo sobrevivir a una despedida’ komedia asteburuan ikusgai Antzokian

12.05.15
Ermua Antzokia

Ostegunean zine aste berria hasiko dugu Ermua Antzokian. Zineklubean Zaza Urushadza zuzendari estoniarraren Mandarinas filma ikusi ahal izango dugu. Gerraren inguruko drama hau atzerriko film onenaren sarirako aipamena izan zuen. Gerra Zibilaren erdian, Georgia Sovietar lurraldean bi soldadu zauriturik gertatzen dira Ivoren etxe aurrean, zeinak gain hartu eta laguntzeko beharra sentitzen du. Mandarinas gerraren kontrako filma hunkigarria da. Tentsioz eta adorez beterik dago, eta baita xumetasun eta poesiaz. Filma humanoa, abegikorra, lasaia eta arrazionaltasunaren aldekoa. Ohiko ordutegian, iluntzeko zortzi eta erdietan, jatorrizko hizkuntzan eta gaztelerazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean iritsiko, zazpi eta erdietan Manuela Morenok zuzenduriko Cómo sobrevivir a una despedida komedia espainiarra ikusteko parada izango dugu. Istorio zoroa da; hogeita hamar urte betetzear dauden neska taldearena, lanaren truke mila euro irabazten dutenak. Taldeko zentsudunenak ezkondu egin behar dela esaten dienean, kideek Kanariar irletan ahaztu ezin izango duen ezkondu aurreko agur-jaia antolatzea erabakitzen dute. Komedia lotsagabea da, sarkastikoa eta zine gazte, freskoa eta politikoki zuzena ez denaz gozatzeko aukera emango duena. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehenen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena El maestro del agua titulukoa da, I. Mundu Gerraren barne Gallipolliko gudaren inguruan Russel Crowek sinatu duen erreprodukzio historikoa. Guda zinearen nahasketa egokia da, kultura ezberdinak eta drama erromantikoa uztartzen dituena. Garai bateko filma handizale eta sentimentala da. Gallipolliko guda odoltsuaren lau urte beranduago, bordari australiar bat Turkiara iristen da, gudan hil eta galdu zituen hiru semeekin gertatu zena argitzeko. Filma zintzoa da, sentibera eta bisualki ikusgarria. Russell Crowk lan aparta egin du. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Igande arratseko bostetan eta haurrentzako emanaldian Disney faktoriak bere lan klasiko batez egin duen azken egokitzapena ikusi ahal izango dugu: Cenicienta. La mecánica del corazón. Talde artistiko bikaina du, zuzendaritzan Kenneth Branagh duena eta aktoreen artean Kate Blanchett, Helena Bonham Carter eta Stellan Skarsgärd. Disneyk apustu ikaragarria egin eta bere onena eman du Perraultek egindako klasikoa egokitzeko. Filma zoragarria da, familiako kide guztiak liluratuko duena.

Argibide gehiahorako, ikus eta kontsultatu Antzokiaren mikrositea

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan