‘Kirolaz Blai 2015’ ekimenerako izen-emateak hastear

12.05.15
Kirolak

Ermuko UKEk “Kirolaz Blai 2015” kanpaina aurkeztu du. Ekimenak aurten elkarren segidako hamabosgarren urtea betetzen du. UKEren presidenteorde den Miguel Ledesmak adierazi duenez ekimen honen helburua “familia-kideen eta horien lan-betebeharren arteko zubia izatea da, uztailan Ermuan dauden eta umeak dituzten familiei jarduera fisikoa eta jolasak uztartzen dituztenei aisialdiko aukera eskainiaz”.

“Kirolaz Blai 2015” aisi eta jolas programa da 6 urtetatik 12ra bitarteko ume eta gaztetxoentzat, kirol zaletasun sustatzen duena eta familiei udan eskolarik ez dagoenean laguntzen diena. Kanpainaren barne bi jarduera daude, batetik, Multiabentura 2015 deritzana eta bestetik, Igeriketako ikastaro trinkoak – Uda 2015. Lehenengoan, partaideek jarduera aunitz egingo astelehenetik ostegunera bitartean. Bigarrenean aldiz, uretara egokitu, igeriketan ikasi eta igeri egiteko estiloak hobetu ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Izena emateak bihar hasiko dira -maiatzaren 13ko, asteazkenean- horretarako interesdunek M.A. Blanco kiroldegira joan beharko dira. Izen-emateak ekainaren 24ra bitartean zabalik mantenduko edo eskainitako lekuan bete artean.

Xehetasun guztiak Udal Kirol Erakundearen webgunean dituzue.Guk behko informazio gehiagoko atalaz baliatuz lasterbidez loturik uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira