Tartean Teatroa taldeak 'Pankreas' aurkeztuko du Antzokian

13.05.15
Ermua Antzokia

Tartean Teatroa konpainiak Patxo Telleriak bertsotan idatzitako "Pankreas" komedia aurkeztuko du Ermua Antzokian ostiralean. Mikel Martinezek, Joseba Apaolazak eta Patxo Telleriak berak interpretatzen dute Jokin Oregik zuzentzen eta Tartean Teatroa taldeak ekoizten duen obra. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamar minutu irauten ditu.

"Pankreas" obrak hiru lagunen istorioak kontatzen ditu. Lehenak pankrea transplante baten premia larria dauka; bigarrenak bere buruaz beste egiteko asmoa dauka hemendik urte batera, Alzheimerrari iskin egiteko asmoz; eta hirugarrenak proposamena egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankrea emateko.

Une horretatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren igaroko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu